NAIZ
Bilbo

UTE Taludes Bilbaoko langileen «greba eskubidearen urraketa» leporatu dio LABek Aburtori

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Bilboko Otxarkoaga auzoan, Aburto alkateak parte hartu duen ekitaldi instituzional baten aurrean. UTE Taludes Bilbaoko langileen «greba eskubidearen urraketa» salatzeko.

Elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak UTE Taludes Bilbao enpresaren egoera salatzeko.
Elkarretaratzea egin du LAB sindikatuak UTE Taludes Bilbao enpresaren egoera salatzeko. (LAB)

LAB sindikatuak salaketa jarri die Bilboko Udalari eta Urbaser eta Cycasa enpresei 175.000 euroko kalteordainak galdeginez, Bilboko UTE Taludes Bilbaoko langileen grebarako eskubidea urratzea leporatuta. Otxarkoagoagan, ekitaldi instituzional baten harira, elkarretaratzea egin du sindikatuak, Juan Mari Aburto alkatearen presentzia baliatuz.

«Bi urtez enpresa hitzarmenaren mahaian akordio batera iristeko emaitzarik izan ez duten negoziazioen ondoren, UTE Taludes Bilbaoko langile guztiek hilabete osoko greba hasiko dute uztailaren 18tik aurrera, hitzarmen honen indarraldia 2020ko abenduan amaitu zenetik negoziazio kolektiboa desblokeatzen saiatzeko», jakinarazi du LABek ohar baten bidez.

2022ko urtarriletik aurrera astean behin egun bateko lanuzte jarraituen ondoren, akordio batera iristeko asmoak «ez direla nahikoak» iritzi du sindikatuak. Sektoreko gainontzeko enpresekin alderatuz, %12 eta %22 gutxiago kobratzen dutela salatu dute.

«Bilboko Udala, Urbaser SA eta Cycasa s.a , UTE Taludes Bilbaoko enpresetako arduradunek, UTE Taludeseko langileek greba egingo dutela jakin ondoren, Urbaser eta Cycasa enpresen eta Bilboko Udalaren arteko barne-posta batean egiaztatu ahal izan zen Bilboko Udala bi enpresei presioa egiten ari zaiela lanak ahalik eta gehien aurreratzeko, Aste Nagusirako kendu behar dituzten hiri altzari guztiak kentzeko langileen greba egiteko eskubidea urratuz», gaineratu du LABek. «Lan horiek aurrera eramateko ez dituzte zalantzak izan eta beste enpresa baten zerbitzuak azpikontratatu dituzte».

LAB sindikatuak UTEko langileen eskubideak urratzen ari direla salatu du, eta Urbaser SA eta Cycasa SA enpresei eta Bilboko Udalari 2020ko abendutik pairatzen ari diren egoeri amaiera emateko eskaera luzatu.