![Osasun publikoaren defentsan sindikatuek egindako mobilizazioa, artxiboko irudi batean.](/media/asset_publics/resources/000/907/873/article_main_landscape/0611_EG_MANI.jpg)
LABek ezarritako helegite batek geldiarazi du Osakidetzak informatikako zerbitzuak pribatizatzeko zuen asmoa, sindikatu honek ohar batean nabarmendu duenez. Izan ere, bi milioi euroko kostua izango luke Osakidetzak buruan zuen azpikontratazioa, «nahiz eta lan horiek egiteko gai den pertsonala izan informatika zerbitzuan».
«Diru publikoaren xahuketa larria izateaz gain, Osakidetzako hainbat zerbitzu pribatizatu eta azpikontratatzeko bidean beste urrats bat baino ez da honakoa. Sagardui sailburuak adierazitako kultura aldaketa delakoaren barnean beste pauso bat», azpimarratu du LABek.
«Informatikako zerbitzua Osakidetzaren desegite politiken biktima izan da aspalditik. Honen ondorioz, zerbitzu publikoaren egitura hustutzeaz gain, lan informatiko hauek egiten dituzten langileek lan baldintza erabat prekarioak dituzte gaur egun», gaineratu du sindikatu honek.
LABek lizitazio horren kontrako helegitea aurkeztu zuen duela aste batzuk kontratazio horiek ebazten dituen organoan. Organo horrek erabaki du lizitazioa kautelaz geldiaraztea.
«Aipatu beharra dago ere Osakidetzaren azpikontratazioen onuradunak diren enpresa pribatuak sarritan, kasualitatez, EAJko kideak buru dituzten enpresak izaten direla. Egoera hau are eta nabarmenagoa izaten da informatika alorreko enpresei dagokionez. Hainbat informatika enpresa sortu, elkartu, desegin, birsortu… egiten dira Osakidetzaren informatika zerbitzu pribatizatuen inguruan, baina, aldaketak aldaketa, enpresa hauetako buru gisa, eta hortaz pribatizazioen onuradun gisa, agertzen diren pertsonak sarri askotan berdinak izaten dira», salatu du LABek.
«Osakidetzako zuzendaritzari eta EAJko eta PSEko Gobernuari eskatzen diegu osasun publikoa eraisteari uzteko. Mahai gainean dauden erronkei konponbidea aurkitzeko plantilla nahikoa izatea bermatu behar da, eta baita langilegoaren parte-hartzea ere. Kalitatezko osasungintza publikoaren defentsan pribatizazioaren bidea indar guztiz borrokatu eta geldiarazten saiatuko da LAB sindikatua», erantsi du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)