NAIZ

Blanco Leschuk argentinarra Eibarrera itzuli da, datozen bi urteetarako kontratua sinatuz

Blanco Leschuk argentinarrak datozen bi urteetarako sinatu du Eibarrekin. Aurrelaria iaz Antalyaspor talde turkiarrak utzita aritu zen Eibarren eta sei gol sartu zituen orotara. Oraingoan, Antalyasporrekin zuen lotura apurtuta, talde armaginarekin sinatu du 2024. urtera arte.

Leschuk, pasa den denboraldian, Valladoliden aurkako partidan. (SD Eibar)
Leschuk, pasa den denboraldian, Valladoliden aurkako partidan. (SD Eibar)

Eibarrek astearte honetan jakinarazi du ofizialki Gustavo Blanco Leschuk argentinarra sinatu duela hurrengo bi denboraldietarako, 2024ko ekainera arte.

Horrela, aurrelari hegoamerikarra talde armaginera itzuliko da, aurreko denboraldian Antalyaspor talde turkiarrak utzita jokatu baitzuen. Oraingoan, Antalyasporrekin zuen lotura eten ostean, Eibarrekin datozen bi denboraldietarako sinatu du.

Blanco Leschuk Argentinako Mendoza hirian jaio zen, 1991n. Erasotzaile argentinarrak 39 partida jokatu zituen iaz Gaizka Garitanoren aginduetara, eta sei gol sartu eta bi asistentzia eman zituen.

Iaz erakutsitako mailak zuzendaritza armagina konbentzitu zueen, ahal zituen ahalegin guztiak egin baititu Luschekek berriro Eibarren jokatu zedin.

Klubaren zortzigarren fitxaketa da eta aurreko lerroa indartzen du, Fran Sol eta Llorenteren irteeren ondoren hutsune gehien zituen postua, alegia.

Eibarrek jakinarazi duenez, astearte honetan bertan batu da golegile argentinarra taldearen entrenamendura.

Armaginek denboraldia ezin hobeto hasi zuten, Teneriferen aurka, Ipuruan, 2-1 irabazi ostean. Venancio eta Stoichkov izan ziren golegile armaginak, emaitza irauli eta hiru puntuak etxean geratzeko.

arituko da Blanco Leschuk bere taldekideekin batera Atxabalpen, 11: 00etan.