1936ko abuztuaren 16an, salaketa anonimo baten ondoren, Federico Garcia Lorca poeta atxilotu zuen Guardia Zibilak Granadan. Komunista, masoia, errepublikanoa, homosexuala, espia sobietarra… hainbat izan ziren haren aurkako akusazioak. Preso gehiagorekin batera kartzela inprobisatu batean pare bat gau igaro ondoren, Víznar eta Alfacar udalerrien arteko bide batean fusilatu zuten frankistek. Bere gorpua hilobi anonimo batean dago oraindik ere.
1919tik Madrilgo ikasle-egoitzan pasa zituen hainbat urte, bertan beste hainbat gazte intelektual ezagutuz: Luis Buñuel, Rafael Alberti, Salvador Dali... Gero, New Yorken bizi zen denboraldi bat eta La Habana, Buenos Aires edo Montevideo bezalako hiriak bisitatu zituen. Bere lanekin leku batetik bestera, Euskal Herritik ere pasa zen poeta. Eta gure herriarekiko izan zuen harremana ekarri du gogora Jon Maia bertsolariak sare sozialetan urteurren honetan.
Gaurko egunez hil zuten Federico Garcia Lorca.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 18, 2022
Hainbat bisita egin zituen Euskal Herrira, Bilbora eta Iruñera, azkena 1936ko urtarrilean, gerra piztu aurretik.
Bilboko Torrontegi hotelean egon zen, Arriagan Margarita Xirgu handiarekin Bodas de Sangre estrenatzen zuten bitartean pic.twitter.com/AXdhXbi1ep
Joseba Eceolaza idazleak ‘Tras la pista de Federico García Lorca’ liburuan aipatzen duenez, Lorcak bi aldiz bete zuen Iruñeko Gayarre antzokia doako emanaldiekin. Gainera, 1933an ‘La Barraca’ konpainiarekin egin zuen bidaian, nafar hiriburuaz gain, Tutera, Erriberri eta Lizarran egon zen.
Bilbon ere izan zen hainbatetan, azkena, Maiak gogoratu duenez, 1936ko urtarrilean, gerra piztu aurretik. Arriaga antzokian ‘Bodas de Sangre’ lana aurkeztera etorri zen, eta Torrontegi hotelean igaro zituen hainbat gau.
Bertan zela baliatuz, bere garaikidea zen Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’k bilera bat eskatu zion gutun baten bitartez. «Gutunean Lauaxetak adierazten zion bere zenbait poema euskarara (al idioma mas venerable de Europa) itzuli zituela eta bere aurrean deklamatu nahiko lituzkeela, gure hizkuntza milenarioaren doinuaz goza zezan. Ez dakigu ordea egotera iritsi ote ziren», gogoratu du Maiak.
Gutunean Lauaxetak adierazten zion bere zenbait poema euskarara (al idioma mas venerable de Europa) itzuli zituela eta bere aurrean deklamatu nahiko lituzkeela, gure hizkuntza milenarioaren doinuaz goza zezan. Ez dakigu ordea egotera iritsi ote ziren. Honakoa da itzulpenetako bat pic.twitter.com/XkviG6jTWf
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 18, 2022
Biak afusilatuak izan ziren, frankistek harrapatu ondoren. Lorca 1936ko abuztuaren 18an eta Lauaxeta 1937ko ekainaren 25ean.
Bere lanaz gain Lorcaren figurak, pertsonak, liluratu egiten nau. Bere enkantuak, ekintzailetasunak… Lauaxetaz, 32 urterekin fusilatua izatera atera aurretik, heriotzaren atarian bere burua marrazteko eta idazten hasteko adora izan zuen gazte hartaz , zer esan.. pic.twitter.com/VIyHMGX5Jy
— Jon Maia Soria (@maia_jon) August 18, 2022