Nafarroako ardi latxa izan da protagonistetako bat.
Nafarroako ardi latxa izan da protagonistetako bat. (Iñigo URIZ | FOKU)
Artzain txakurren erakusketa.
Artzain txakurren erakusketa. (Iñigo URIZ | FOKU)
Nafarroako ardi latxen erakusketa.
Nafarroako ardi latxen erakusketa. (Iñigo URIZ | FOKU)
XXXIII. ardi-moztaileen txapelketa.
XXXIII. ardi-moztaileen txapelketa. (Iñigo URIZ | FOKU)
XXXIII. ardi-moztaileen txapelketa izan da Nafarroako Artzai Egunean.
XXXIII. ardi-moztaileen txapelketa izan da Nafarroako Artzai Egunean. (Iñigo URIZ | FOKU)
Hainbat ekimen izan dira egun osoan zehar.
Hainbat ekimen izan dira egun osoan zehar. (Iñigo URIZ | FOKU)
Gazta freskoaren dastaketa ere ez da falta
Gazta freskoaren dastaketa ere ez da falta (Iñigo URIZ | FOKU)
Giro alaia izan da egun osoan zehar.
Giro alaia izan da egun osoan zehar. (Iñigo URIZ | FOKU)
Gazta Nafarroako Artzai Eguneko protagonistetako bat da.
Gazta Nafarroako Artzai Eguneko protagonistetako bat da. (Iñigo URIZ | FOKU)
NAIZ

Uharte-Arakilek Nafarroako Artzai Egunaren 54. edizioa hartu du

Nafarroako Artzai Egunaren 54. edizioa antolatuko dute Uharte-Arakilen igande honetan. Egun osoan zehar izan dira ekimenak eta aurtengo ekitaldiak gizarteak planetarekin dituen «betebeharrak» nabarmendu nahi izan ditu.

Nafarroako Artzai Egunaren 54. edizioa Uharte-Arakilen.
Nafarroako Artzai Egunaren 54. edizioa Uharte-Arakilen. (Iñigo URIZ | FOKU)

Indarberriturik etorri da igande honetan Nafarroako Artzai Eguna. Uharte-Arakilen ospatu da 54. edizioa hainbat ekimenekin. Izan ere, «hondatu gaituen pandemiak sorturiko ondorio anitz eta desberdinen ondoren» dator festa eguna.

Eguna luze joan da, aukeraz beteta. 10.30etatik aurrera Nafarroako ardi latxen esne gordinarekin egindako gazta lehiaketa, artisautza feria, gazta feria, Nafarroako ardi latxen erakusketa, esne gordinarekin egindako XLI gazta-lehiaketa eta eta Latxa arrazako aziendaren Estatuko XVII. lehiaketa izan dira.

11.00etatik aurrera, aldiz, artzain txakurren erakusketa eta XXXIII. ardi-moztaileen txapelketa. Ardiki eta gazta freskoaren dastaketa ere ez da falta. 13.30ean lehiaketaren sari banaketa eta gazta irabazlearen enkantea izan da, 14.30ean herri bazkaria abiatu aurretik.

Egunari txapela jartzeko, 17.00etatik aurrera Nafarroako artzain txakur txapelketa egin da Uharte-Arakilgo larreetan.

Irabazleak

Nafarroako ardi latxen erakusketa, esne gordinarekin egindako XLI gazta-lehiaketa Kortaria/Infernuko Gasna (Lekaroz) izan da; Ardiki gisatuaren XVI lehiaketa Gazteluleku (Iruñea) izan da; eta XXXIII. makina bidezko mozte lehiaketa Andoni Eslavak (Oronoz) irabazi du.

Planetarekin ardura

Aurtengo edizioak gizarteak planetarekin dituen «betebeharrak» nabarmendu nahi izan ditu. «Gure bizitzan errespetuzko eta jasangarritasun jarrerak hartuz eta aurrera eramanez. Funtsezkoa da gure ingurumenarekin erlazio positiboa izaten lagunduko diguten kontzientzia hartzea eta egunerokotasunean ohitura onak barneratzea», nabarmendu dute. «Izan ere, bertatik dator gure euskarri eta jazoa; etorkizuneko belazeak, biharko artaldea eta geroko belaunaldiek sortuko duten gazta».