NAIZ

Alaia Martinek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen saioa 738 punturekin

Goraino bete da Getxoko Munitibarri Zentroan Bertsolari Txapelketa Nagusiari hasiera emateko. Alaia Martinek irabazi du saioa eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, bigarren Nerea Elustondok egin du 695 punturekin

Alaia Martin bertsosaioan.
Alaia Martin bertsosaioan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Larunbat honetan hasi da Bersolari Txapelketa Nagusia Getxon, Alaia Martinek irabazi du eta zuzenean sailkatu da beraz finalaurrekoetara.

Bertan aritu dira kantuan zozketak erabakitako ordenean: Oihana Bartra Arenas, Nerea Elustondo Plazaola, Agin Laburu Rezola, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste.

Bihar jarraituko du bertsoaren trenak Arrasaten, Amaia Antzokian arratsaldeko 17:00etan. Kantuan izango dira Gorka Paginabarraga, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira.

Puntuazioa:

738 Alaia Martin Etxebeste

695 Nerea Elustondo Plazaola

685 Agin Laburu Rezola

653,5 Oihana Bartra Arenas

635 Unai Mendizabal Jauregi

627 Peru Abarrategi Sarrionandia