![Auzo bazkaria alaitzeko musika ez da faltako «Zuper Fete»n.](/media/asset_publics/resources/000/939/742/article_main_landscape/zuperfete.jpg)
Baionako gainetan den ZUP edo Gurutze Sainduko auzoan egin ohi den «Zuper Fete» besta larunbatarekin itzuliko da.
Breuer arkitektoak diseinaturiko etxebizitzen 7. eraikinaren aitzinean da hitzordua, boluntarioek antolaturiko bazkaria izanen delarik aniztasuna ospatzeko balio duen bestaren hitzordu nagusia.
Auzoaren aniztasuna omentzeko asmoz, munduko toki desberdinetako errezetak sukaldatuko dituzte, betiere lekuko produktuak lehenetsiz.
Hori 12.30ean izanen da, eta Buhaminak koruak animatuko du helduentzat bost euro baizik balioko ez duen bazkaria.
Goizean animazioak izanen dira, eskalada bezalako kirol jarduerekin, auzoko elkarteek antolaturik.
Bazkariaren ondotik jarraituko dute adin guztietako jendeari bideraturiko kultur ekimenek. Hauekin batera, Urri Arrosaren inguruan sentsibilizatzeko atelierra proposatuko dute. Ostatua eta janari stand bat ere izanen dira bertan, Atherbea elkarteko gazte eta hezitzaileen eskutik.
Kontzertuei dagokienez, 19.00etatik goiti Boujalal, RTZ, Scene Rap locale, Open Mic eta Ah! Kwantou taldeen musikaz gozatu ahalko da. Hori guzia Etorkinekin kolektiboak eskainiko dituen taloez lagundurik.
Auzo bat, eragile anitz
2014an antolaturiko bazkari batean sortu zen elkarteak, instituzioak eta biztanleak batzeko kolektibo hau. Urte osoko lanaren gailur, besta bat antolatzea erabaki zuten 2015ean. Hiru urteren ondotik, hots, 2018an erabaki zuten eguna «Zuper Fete» izendatzea, ZUP auzoari konnotazio eta oihartzun positiboa emateko asmoz.
Urteek aitzina egin ahala, parte-hartzea ainitz handitu da eta askotariko eragileak dira orain gertakariaren parte: eragile sozialak (errate baterako, Etorkinekin eta Atherbea), ikastetxeak (hala nola, Etxepare lizeoa), ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko eragileak (Txirrind'ola, Konpon Txoko edota Alda, besteak beste), finantzatzen duten eragileak (Baionako Hiria, Gip Dsu eta Habitat Sud Atlantique), kultur eta kirol elkarteak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)