NAIZ

11 hildako izan dira covidaren eraginez azken astean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan covid19ak bilakaera egongorra du, azken astean 11 hildako eragin ditu, eta inzidentziak igoera arin bat izan du. Oinarrizko ugalketa-kopuruari dagokionez, 1etik lehen aldiz jaitsi da irailaz geroztik.

Covidaren inzidentzia tasak igoera arin bat izan du
Covidaren inzidentzia tasak igoera arin bat izan du (Gorka Rubio | FOKU)

Covid-19aren pandemiaren bilakaera egonkor mantentzen da gutxi gorabehera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; kasuen intzidentzia metatuaren eta azken zazpi egunetan ospitaleratutako pazienteen kopuruaren igoera txiki batekin. 11 heriotza erregistratu dira, pasa den astean baino bat gutxiago. Lakuako Osasun Sailak pandemiaren adierazle nagusiak biltzen dituen azken buletin epidemiologikoak argitaratutakoaren arabera.

100.000 biztanleko tasa metatuak gora egiten jarraitzen du, ia irailaren erdialdetik egiten duen bezala, eta azken zazpi egunetan 5 kasu gehiago izan dira.

Araban intzidentzia beste bi lurraldeetan baino handiagoa bada ere, aste honetan 172,6 kasura jaitsi da, eta Gipuzkoan ere jaitsi egin da (111,8). Bizkaian, aldiz, gora egin du, 127,8tik 147,5era igaro baita astebetean. Asteko positiboen kopurua ia ez da aldatu, 1.522 kutsatu baieztatu baitira. Beraz, asteko batez besteko positibotasun-tasa % 13,5ekoa da, aurrekoaren antzekoa.

Oinarrizko ugalketa-kopuruari dagokiona datua, baikorra da; izan ere, irailaren 13tik lehen aldiz, 1etik jaitsi da, eta, beraz, covid gaixotasuna duen pertsona batek ez du beste pertsona bat infektatzen.

Ospitaleei dagokienez, igandean, duela astebete baino 2 covid paziente gehiago zeuden, 190 guztira. Eta horietatik 4 zainketa intentsiboetako unitateetan daude larritasunagatik, eta 186 ospitaleratuta baina solairuan.