![Rosa Maria Manteiga, Hazia izena jarri nahi dioten haurraren amona](/media/asset_publics/resources/000/946/582/article_main_landscape/hazia_rosa_maria_manteiga.jpg)
Gasteizko epaile batek uko egin dio haur jaioberri bat Hazia izenarekin inskribatzeari gutxiesgarria delakoan. Epaileak, «fonetikoki eta semantikoki oso antzekoa» den beste izen bat ezarri zion: Zia. Euskaltzaindia prest agertu da txosten bat idatzi eta haurra Hazia izenarekin erregistratzea nahi duen familiaren esku jartzeko.
Rosa Maria Manteigak, haurraren amonak, salatu zuen Gasteizeko epaile batek ez diela haurrari nahi zuten izena jartzen utzi. Manteigaren ustez, epailearen ezezkoa gaztelerazko itzulpenaren sustantiboak «esperma» edo «semen» adierak dituelako izan zen.
Erregistroaren ebazpenak azaltzen duenez, joan den urriaren 26an probidentzia baten bidez ohartarazi zitzaien gurasoei aukeratu zuten izena ez datorrela bat Euskaltzaindiak jasotzen duenarekin, eta jaioberriari beste bat emateko eskatu zitzaien. Gurasoek halakorik egin ez zutenez, zuzenean epaileak jarri zion Zia izena, bere iritzirako fonetikoki eta semantikoki oso antzekoa zelako.
Zehatzago, izen hori Euskaltzaindiak onartzen ote zuen begiratu zuela esan du epaileak, eta bi ondorio atera zituela: batetik, Hazia ez duela izen gisa aintzat hartu orain arte; eta bestetik, esannahi zehatza ez dagoela argi.
Euskaltzaindiak ohar baten bidez argitu du, txosten bat idazteko prest agertzen dela izen horren inguruko auzia bideratzeko. Adierazi du familiak eskatuta, akademiak azalpenak eman zizkiola Hazia izenaren inguruan, eta eragozpenik ez zuela ikusten izen hori jartzeko hizkuntza aldetik «izen arrunt batetik eratorritako beste izen batzuekin (Amets, Haizea, Lizar, Nahia, Zeru, Zuhaitz…) gertatzen den moduan».
Akademiak gaineratu du oraingoan Hazia izenarekin sortu dela arazoa, baina tarteka halakoak gertatzen dirala erregistro zibiletan, bereziki, izenari atxikitako generoa dela eta. Eta ildo horretan, Euskaltzaindiak, 2018an malgutasunez jokatzeko eskatu ziola Espainiako Justizia Ministerioari.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)