![Auzitegi Nazionalaren egoitza, Madrilen.](/media/asset_publics/resources/000/950/006/article_main_landscape/EuropaPress_4800721_expresidente_diputacion_martin_marcos_martinez_llegada_audiencia_nacional.jpg)
Espainiar Audientzia Nazionalak 15 pertsona deitu ditu deklaratzera azaroaren 17 eta 18an, Ibai Aginagaren harreran parte hartzeagatik.
Ohar batean Berangoko inputatuek gogoratu dutenez «abuztuaren 22an beste hiru pertsona joan behar izan ziren salbuespen epaitegira arrazoi berberagatik».
«Alabaina, sumario honen nondik norakoak norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago doaz. Ertzaintzaren, Polizia espainiarraren eta, batez ere, Guardia Zibilaren txostenetan, militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen aurkako jazarpena antzeman daiteke», adierazi dute.
Izan ere, azpimarratu dutenez, «jarraipenak eta antolakunde politikoen gaineko kontrola agerian gelditzen dira aipatutako txostenetan, eta hauek legez kanpo uzteko makrosumario baten sorreraren aztarnak ere»
«Beraz, eskubide oinarrizkoenak dira jokoan daudenak, hala nola biltzeko, antolatzeko, adierazpenerako eta mobilizatzeko eskubideak. Errepresioak ez du helburu indibiduala, kolektiboa baizik, eta nahita nahiez honi eman beharreko erantzuna ere kolektiboa izan beharko da», gaineratu dute.
Eta «askatasun politikoaren defentsa egitearen beharra» azpimarratu dute. «Hortaz, euskal langile klaseari martxan jarriko ditugun salaketa dinamiketan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dugu», nabarmendu dute, eta larunbatean, eguerdiko 12.00etan, prentsaurreko bat eskainiko dutela iragarri dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)