Donostiako Udalak muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi arreta emateko neguko dispositiboa abiatu du jada eta 2023ko martxoaren 31ra arte mantenduko du. Bada, La Sirena aterpetxeak hartuko du negu honetan ate irekien zerbitzua eta 100 ohe izango ditu etxegabeentzat, aurreko neguan baino 34 gehiago. Aurten ere izotza egingo den gauetan soilik irekiko da.
Ate irekien zerbitzua, Abegi Etxea, Gaueko Aterpetxea eta muturreko metereologiaren ondorioz sortzen diren hil edo biziko egoeren aurrean jarduteko protokoloa dira neguko dispositiboan parte hartzen duten eragileak.
Bada, Ondarretako La Sirena aterpetxeak hartuko du ate irekien zerbitzua, eta 100 leku eskainiko ditu, aurreko neguan baino 34 gehiago. Pertsona bereziki zaurgarriei dago zuzenduta eta Euskalmet agentziak kostan izotz arriskua iragartzen duen egunetan irekiko da. Halaber, Donostioako Udalaren erabakiz, zerbitzua beste zenbait kasutan ere aktibatu ahal izango da. Pasa den neguan ere eguraldiaren arabera ireki zuten eta Gipuzkoako Hiritarren Harrera sareak protesta ezberdinak antolatu zituen La Sirena gutxienez negu guztian irekitzeko aldarrikatuz.
Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanen hitzetan, «erabiltzaileek oso ondo baloratzen duten zerbitzua da, Udalak ahalegina egitea erabaki du eta horregatik plaza gehiago jarri dira, sor daitezkeen behar guztiei erantzuteko».
Bestalde, Abegi Etxeak 40 toki ditu, eta Gaueko Aterpetxeak larrieldietarako 16 leku ate irekien zerbitzua aktibatu ez den gauetarako, hipotermia izateko arriskua duten etxegabeei zuzenduta.