![Barañain, neguan, artxiboko irudi batean. (Iñigo URIZ/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/763/746/article_main_landscape/02_baranain_gaztelu.jpg)
Barañaingo Udalak haur eskoletako hezitzaileen kontrataziorako bi zerrenda eratzea arbuiatu du EH Bilduk ohar batean nabarmendu duenez. Talde abertzalearen arabera, erabaki honekin «Barañaingo Udalak euskaldunen eskubideak urratzen ditu».
EH Bilduk azaltzen duenez, Barañaingo Udalak aldi baterako bi kontratazio-zerrenda bereizi sortu naho ditu haur eskoletako langileentzat, bi azterketa desberdinekin. Orain arte zerrenda bakarra egin izan da eta horregatik EH Bildu zerrenda bakarra egitearen alde azaldu zen udal gobernuak batzordean bere nahia azaldu zuenean.
EH Bilduren iritziz, «bi zerrenda bi azterketekin egiteak hezitzaile euskaldunek euskarazkoak ez diren beste lanpostuetarako saribidea ukatzea bilatzen du eta erabaki hau Udalak euskaldunen eskubideen aurka hartu izan dituen beste erabakien ildon kokatzen du, plantilla organikoan euskarazko eskakizunak murriztearekin batera adibidez».
Gauzak horrela, EH Bilduk orain egin den bezala kontratazio zerrendak sortzen euskaldunen eskubideak ez erasotzeko eta zerrenda bakarra egiteko eskatu dio Barañaingo Udalari, azterketa bi hizkuntzetako edozeinetan egiteko eskubidea bermatuz.
«Era berean, bi azterketa desberdin eginez gero, ez du onartuko azterketa horiek egun berean egitea, hautagai euskaldunek ezingo baitute beste zerrendan sartu», gaineratu du Barañaingo EH Bilduk.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)