NAIZ

Emakume bat hil da Bermeon, furgoneta batek harrapatuta

Emakume bat hil da asteazken honetan Bermeon, furgoneta batek herrigunean harrapatu ondoren, Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 11:00ak jota zirela gertatu da, Bermeoko Atalde kalean. Oraindik argitu gabe dauden zergatiengatik, furgoneta batek emakume bat harrapatu du, lesio oso larriak eraginez.

Bertaratutako osasun zerbitzuak ahalegindu diren arren, ezin izan dute emakumea salbatu, eta medikuak bere heriotza baieztatu du. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du martxan istripuaren nondik norakoak argitzeko.

[EGUNERATUKO DA]