Garazi Castaño

Estibaliz Urresola: «Zineman ez ditugu rol aktiboetan dauden adineko emakumeak ikusten»

Estibaliz Urresola laudioarrak 2023ko Goya sarietako fikziozko laburmetrai onenaren sarirako izendapena jaso du ‘Cuerdas’ lanari esker. Aurretik ere, arrakasta handia izan du filmak nazioarteko eta estatu mailako bestelako zinema jaialdietan.

Audio_placeholder

Estibaliz Urresola: «Zineman ez ditugu rol aktiboetan dauden adineko emakumeak ikusten»

Loading player...
Estibaliz Urresola Solaguren "Cuerdas" filmatzen. (David CORBELLA)
Estibaliz Urresola Solaguren "Cuerdas" filmatzen. (David CORBELLA)

Estibaliz Urresola zinemagileak ‘Cuerdas’ lanari esker jaso duzu fikziozko laburmetrai onenari Goya saria eskuratzeko izendapena. Laburmetraiak emakumez osatutako abesbatza baten istorioa kontatzen du. Lagun taldea bidegurutze batean topatuko da. Abesbatzak udalaren diru-laguntza galdu egiten du eta, bere etorkizuna kolokan ikusten du. Herriko enpresa bat prest agertzen da laguntzeko. Ez da erabaki erraza izango, enpresa hori herriko kutsaduraren erantzule nagusienetako bat baita.

Jardunaldi ekofeminista batzuetan entzundako bizipenetatik tiraka ondu zuen gidoia. Bertan entzun ahal izan zituen mundu mailako hainbat aktibista ekofeministaren esperientziak eta hausnarketak. Harrituta gelditu zen emakumeen adina altua izanda ere, lehen lerroan zeudelako guztiak. Sara Ibañez mediku bizkaitarraren kasuak arreta deitu zion.

Abesbatzako emakumeen paperean aktore amateurrak aritu dira. Bestalde, Jone Laspiur edota Oier Zuñiga aktore profesionalek ere lan egin dute filmean, besteak beste. Uztarketa interesgarria izan da zuzendariaren aburuz.