![Mamiki konpartsako kideak artxiboko irudi batean, 40. urteurrena ospatzen.](/media/asset_publics/resources/000/957/608/article_main_landscape/mamiki_urteurrena.jpg)
Mamiki Emakumeen Konpartsak jakitera eman duenez, aurrerantzean Bilboko Konpartsetatik kanpo jarraituko dute haien ibilbidea. 43 urtez izan dira federazioko kide eta Bilboko Konpartsak elkarteak bere Twitter kontuan adierazi duenez, «maitasunez» onartu du erabakia.
Ziklo bat amaitzen ari direla azaldu dute eta, zabaldutako oharrean, eskerrak eman dizkiete bidelagun izan dituzten konpartsakide guztiei. Izan ere, lau hamarkadaz aritu dira jaiei haien ikuspegi feminista ematen Bilboko Konpartsen aterpean, eta aurrerantzean, etorkizuneko jarduera definitzen hasiko dira. «Oraindik asko dago egiteko, esateko eta gozatzeko», nabarmendu dute agurrean.
Ez da erraza agur esatea, are gutxiago 43urtez elkarregaz jaiak herrikoiagoak, feministagoak izan daitezen goxatu, lan egin eta borrokalagun izan dugun @mamikikonpartsa ri. Euren bidea egitea erabaki dute; maitasunez onartu dugu. Bidean laster alkar topatuko dugu berriro! 😘✊🥳 https://t.co/YLpYT0dOdy
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) December 12, 2022
Aurtengo Aste Nagusian ez zuten txosnarik jarri, «hauspo nahikorik» ez zegoelako, ekainean konpartsakideek komunikatu batean adierazi zutenez. Talde eragilean gutxi zirela eta, «jarraitzeko egiturazko zailtasunak» zituztela argudiatu zuten eta lau hilabeteko eszedentzia eskatu zuten federazioan, hausnartzeko. Hilabete batzuk geroago eman dute ezagutzera gogoetaren emaitza.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)