![Adarra mendian aurreko batean egindako erreskatea.](/media/asset_publics/resources/000/963/367/article_main_landscape/EuropaPress_4718990_helicoptero_ertzaintza_rescata_ciclista_monte_adarra.jpg)
42 urteko mendizale bat erreskatatu behar izan zuten atzo Adarra mendian, 17:10ak aldean, haren lagunek SOS Deiak 112 Larrialdietako Zerbitzura deitu ondoren Andoaindik. Donostiako Ospitalean ingresatu zuten zauriak zaintzeko.
Mendizalea Adarra mendiaren gailurrean zegoen zauria egin zuenean hanka batean. Gauzak horrela, jeisteko aukerarik gabe gelditu zen. Ondorioz, helikoptero batek, Ertzaintzako baliabideek lagunduta, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten Adarraren puntatik.
Zauritua ezin zenez mugitu eta istripua gertatu zen lekura iristeko zailtasunak ikusita, Lakuako Gobernuko larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu behar izan zituen erreskate-lanak. Hori dela eta, Erreskatean Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek eta Mendiko Taldeak, Hernaniko Ertzain-etxeko baliabideek eta suhiltzaileek parte hartu zuten mendizalearen erreskatean.
Azkenik, 42 urteko mendizalea zegoen lekura iritsi zirenean, helikopteroak jaso eta Andoaingo futbol-zelaira eraman zuten. Ondoren bertan zain zuen anbulantziak Donostiako Ospitalera eraman zuen, han medikuek lesioak tratatzeko.
Rescate de varón con rotura de fibras en el monte Adarra, se le ha trasladado al campo de fútbol de Andoain donde se le ha transferido al SVB de Osakidetza.
— UVR Ertzaintza (@UvrErtzaintza) January 3, 2023
Gauak gure "gautxoria" harrapatu du etxerako bidean. pic.twitter.com/cvrjiz6h1l
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)