![Euskararen aldeko mobilizazioa Barakaldon.](/media/asset_publics/resources/000/966/093/article_main_landscape/barakaldo.jpg)
Barakaldoko Udalak azpikontrata bati euskara maila ezin diola eskatu ebatzi zuen urte hasieran EAEko Auzitegi Nagusiko epaile batek, CCOOen errekurtso bat onartuz. Horrek asaldatu ditu barakaldar asko, eta Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute ostiral arratsalde honetan Bide Onera plazan ‘Barakaldarron hizkuntza eskubideen alde. Justizia denontzat!’ lelopean.
«Gure herrian 26.000 euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dira udalaren zerbitzu publikoak erabiltzean, eta egoerak ezin du horrela jarraitu. Barakaldoko euskaldunok uko egiten diogu halako injustizia bat normalizatzeari», adierazi dute mobilizazioan.
Aldarrikapen hau «inflexio-puntu bat» izatea nahi dute, «gure herriko zerbitzu publikoek euskaldunon eskubideak lehenbailehen bermatu behar dituztela argi uzteko».
Bide horretan, beren eskubideak «modu aktiboagoan» defendatzeko urratsak ematea ere adostu dute. Datozen asteetan eta hilabeteetan ekimen desberdinak burutuko dituzte: hizkuntza eskubideak defendatzeko kanpaina, urratzeen aurrean salaketak jartzeko informazioa eta bitartekoak, TELP ikastaroa eta abar.
«Egungo egoera asko hobetu daiteke eta herritarron ekintzailetzak bultzatuta, denon artean, Barakaldon legea betetzea lortuko dugu», nabarmendu du Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)