![Mugatik aurrera errepidea itxita dago Belaguan.](/media/asset_publics/resources/000/973/342/article_main_landscape/Belagua_ona.png)
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak urtarrilaren 20an ebatzi zuenez, espainiar Defentsa Ministerioak «egoera naturalean» itzuli beharko du Erronkari Ibarreko Batzarrak 1980an Belaguako Portuan utzitako lurzorua.
Espainiar Armadak Yeguaceros inguruan eraiki zuen General Garrido babesleku militarra hondatuta dago, eta edozein unetan erortzeko arriskua ere badu. Erronkariko Haraneko erakundeen eta talde ekologista eta mendizaleen iritziaren aurka eraiki zen babeslekua.
Gotorlekua Belaguako lautadatik Larrarantz igotzen den errepidearen arekan dago, haran enblematiko hau guztia menderatzen duen leku batean. Izabako Udalak behin baino gehiagotan eskatu dio Armadari kuartel hori desegiteko, besteak beste, erortzeko arriskua saihesteko, eta ingurua zegoen bezala uzteko.
Horren harira, EH Bilduk hainbat galdera erregistratu ditu espainiar Gobernuari zuzenduta, Margarita Robles buru duen ministerioak hemendik aurrera eman nahi dituen pausoa ezagutzeko asmoz.
EH Bilduren Nafarroako diputatu Bel Pozuetak gogorarazi du Defentsa ministerioa lurzorua itzultzera behartzen duen bigarren epaia dela honakoa, baina «orain arte ministerioak atzerapenak kateatu dituela, borondate faltagatik epai judizialak betetzeari uko eginda». Hori dela-eta, Pozuetak «zein kronograma jarraituko duen ministerioak» galdegin du, «babeslekua egoera egokian itzultzeko».
Bide beretik, espainiar Gobernuari eskatu dio argitzeko «zer lan egingo dituen lurzoruak egoera ezin hobean, deskontaminatuta eta gasolio-biltegietako eta hobi septikoetako hondakinik gabe daudela egiaztatzeko». Izan ere, 1980an jaso zuen moduan itzuli behar duenez, abandonatuta dagoen eta bailara guztitik ikusten den General Garrido aterpe militarra eraitsi beharko luke espainiar Gobernuak.
Azkenik, obren hasiera eta amaiera data zehatzei buruz ere galdetu du Pozuetak. «Inplikatutako erakundeek hainbat aldiz adierazi duten bezala, eraikinak eraistea erabakiz gero, zein momentutan ekingo diete eraispen lanetan hasteko tramiteei?», zehaztu du diputatuak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)
Panamá confirma la muerte de la joven vasca Eneritz Argintxona Fraile
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)