«Bi irribarre hotzari aurre egiteko», adierazi du Realak bere sare sozialetan. Eta a zer nolako irribarreak David Silva eta Momo Chorenak! Exijentzia handiko asteak datoz Realarentzat eta min hartuta dauden jokalarien errekuperazioa beti izango da albiste ona, baina ezbairik gabe, kanariarraren itzulera asko eskertuko du Imanolek.
❄️ Bi irribarre hotza epeltzeko 🥶 @21LVA & @MohamedAliCho1, taldearekin 🤩#AurreraReala pic.twitter.com/vBLXQTtiuA
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) February 28, 2023
David Silva hasieratik aritu ez den zortzi partidetatik bakarra irabazi du Realak eta Europa Leagueko kanporaketa gerturatzen ari dela, bere parte hartzea ezinbestekoa izango da txuri-urdinentzat. Astearte honetan taldeko entrenamenduetara itzuli da eta agian Cadizen aurkako neurketara iristea goiz izan daiteke (ostiral honetan, 21.00etan, Anoetan) baina Erromarako prest egon daiteke.
Modu berean, Momo Cho ere astearte honetan itzuli da taldearekin entrenatzera. Aurrelari frantsesaren ibilbidea irregularra ari da izaten erabat, lesio bat bestearen atzetik kateatuta, apenas izan baitu jarraikortasunik. Berdegunetik kanpo egotera behartu duen azken lesioa orkatileko bihurritu bat izan da eta beraz, hau ere prest egon daiteke Erromarako. Ikusi behar ea ostiral honetako deialdian sartzen den, jarraikortasunik gabe lehiarako erritmoan dagoen edo ez baloratu beharko baitu Imanolek.
Egun, orotara, lau jokalari daude min hartuta Realean: Sadiq –denbora luzerako–, eta Elustondo –honen berragertzea ere laster iritsi daiteke–. Azken asteetan Merino, Sola, Oyarzabal, Gorosabel eta Pacheco berreskuratu ditu Imanolek eta, ezbairik gabe, Silva eta Choren itzulerak ere asko eskertuko ditu Orioko entrenatzaileak.