Apirila hasiera indartsu dator Athleticentzat eta zuri-gorriak gaur arratsaldean itzuli dira entrenamenduetara. Albiste pozgarriarekin abiatu dute astea. Hilabete eta erdiren ostean Ander Herrera taldekideekin batera entrenatzen ikusi ahal izan da. Aldi berean, Unai Simon bakarrik korrika egitera atera da eta laster gehituko dela lan saioetara ematen du.
Herrerak giharretako bost lesio izan ditu denboraldian zehar eta martxo hasieran mentalki oso gaizki pasatzen ari dela onartu zuen sare sozialetan argitaratutako mezu batean. Valverdek garrantzia kendu nahi izan zien adierazpenei, baina erdilariak.
Unai Simon, berriz, Gironaren kontrako partidan lesionatu zen eta ikusteke dago larunbatean Getaferen aurka jokatzeko moduan egongo den. Iñigo Lekuek eta Morcillok lesionaturik jarraitzen duten.
Zuri-gorriek jaitsiera postuak ekiditzeko lehian dagoen talde madrildarra hartuko dute San Mamesen, apirilaren 1ean, arratsaldeko 16.15etatik aurrera. Enes Unal golegileak min hartu du Turkiarekin jokatzen eta zalantzan dago Bilbon jokatzeko moduan egongo den.
Astean zehar bueltatuko dira selekzioekin jokatzen ari diren jokalariak. Iñaki Williams Ghanarekin dago, bere anaia Nico eta Iñigo Martinez espainiako selekzioarekin eta Julen Agirrezabala, Oihan Sancet eta Aitor Paredes 21 urtez azpiko taldearekin daude.
Bestalde, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesasen arteko derbia hurrengo igande eguerdian jokatu da Lezaman. Hain zuzen ere, apirilaren 2an eguerdiko 12.00etatik aurrera. Bigarren talde zuri-gorriak beste porrot bat jaso zuen azken jardunaldian Atletico Baleares taldearen zelaian (2-0). Alex Padilla atezaina hamaikakora itzuli zen aspaldiko partez eta Quicala Bari hegaleko jokalaria ere hasieratik aritu zen. Malcom Adu Aresek ezin izan zuen jokatu azken orduan gaixotu ostean. Hala ere, Bilbao Athleticek beste partida kaxkar bat jokatu zuen. Bederatzi partida geratzen dira liga amaitzeko eta hamaika puntutara daukate maila mantentzeko azken postua.