![Etxebizitza batzuen eraikuntza lanak, artxiboko irudian.](/media/asset_publics/resources/000/988/956/article_main_landscape/etxebizitzak.jpg)
EH Bilduk lege-proposamen bat aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean gerora etxebizitzaren prezioan «eragin handia» duen lurzoruaren espekulazioaren aurka. Zehazki, Lurzoruaren Legea aldatzea proposatu du, urbanizagarri gisa sailkatu eta 12 urtera obrak hasi ez badira lurzoruak aurreko egoerara itzultzeko.
Horrela, hirigintza plangintzan zehaztutako epeak betearaztea eta lurzoru horiek mobilizatzea lortu nahi du koalizioak. Ohar batean dionez, horrek etxebizitza eskaintza handitzea ekarriko luke, baita prezioen garestitzea gelditu ere.
Unai Fernandez de Betoñok salatu duenez, «Lurzoruaren Legeak praktika espekulatiboak amaitzea zeukan helburu, besteak beste, eta Lurraldea Antolatzeko Gidalerroek ere hirigintza espekulazioaren aurka jarduteko beharra azpimarratzen dute, baina, hala eta guztiz ere, errealitateak erakusten digu espekulazioak ohiko praktika izaten jarraitzen duela».
Zehaztu duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan badira lurzoru «ugari» aspaldi urbanizagarri gisa klasifikatu zirenak eta oraindik urbanizatzen hasi ez direnak eta garatu gabe daudenak. Gasteizko San Prudentzio Hegoa 17. sektorearen kasua azpimarratu du, eta Zarautzen eta Donostian dauden «antzeko kasuak».
Lakua «begiak ixten ari da»
Orain, Gasteizko Ganberak proposamena tramitera onartzen duen ala ez eztabaidatu behar du, baina Lakuako Gobernua aurka agertu da «Administrazioak nahikoa tresna» dituelakoan.
Fernandez de Betoñoren ustez, «erantzun horrekin Jaurlaritza begiak ixten ari da espekulazioaren errealitatearen aurrean» eta «agerikoa da Administrazioak praktika espekulatiboak eragozteko dituen mekanismoak motz geratzen direla, emaitzek hala frogatzen dutelako, eta, beraz, ulergaitza da Jaurlaritzak mekanismo horiek indartzea helburu duen ekimen baten tramitazioa blokeatu nahi izatea».
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)