![Euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko errepidea moztu du EHEek Bardeetan.](/media/asset_publics/resources/000/993/274/article_main_landscape/errepide_mozketa.jpg)
Nafarroan euskara «azken bazterreraino» ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko errepidea moztu dute larunbat eguerdi honetan Bardeetan Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeko kide batzuek. Euskararen normalizazioa geldiarazteko «estrategia kontzientea» dagoela uste dute.
1986an Euskararen Foru Legea onartu zenetik Nafarroa hiru eremutan banatuta dagoela gogorarazi eta salatu du EHEek ohar baten bidez. Diotenez, horrek zonifikazio linguistikoa eragin zuen eta «gainontzeko eskubideen inguruan araututako legeetan edota gure inguruan eginiko hizkuntza-legedietan antzeko eredu zatitzailerik ez da».
Nafarroan testuinguru politikoa duela 7 urte eta erdi aldatu zen arren, Uxue Barkosen nahiz Maria Chiviteren gobernuetan «euskararen berreskurapen-prozesuan nahiz zonifikazioa gainditzeko bidean ez dute egiturazko jauzi esanguratsurik egin», EHEen iritziz.
«Aspertu gara jada. Ez gaude gure hizkuntza eskubideak, beste lau urtez, legez urratuak direla ikusteko eta bizitzeko prest. Ez dugu onartuko, beste behin, legealdiaren hasierako negoziazioetan euskararen ofizialtasuna lehen minutuan erortzen ikustea. Euskara Ofizial egin behar da Nafarroa Garai osoan: lurralde-kohesioagatik, elkarbizitzagatik, eta batez ere, justizia sozialagatik; ukatu ezin zaigun eskubidea delako», adierazi dute EHEetik.
«Herritarron zentzu komunean gure hizkuntzan bizitzeko eskubidea legez aitortzea oinarrizkoa, zentzuzkoa eta beharrezkoa dela gero eta argiago dagoela» azpimarratu dute. Horren adibide da duela egun batzuk euskara herrialde osoan ofiziala izan behar duela aldarrikatzeko berrehundik gora eragilek Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldia.
Mobilizazioekin jarraitzeko, datozen bi larunbatetan elkarretaratze bana egingo dituzte: hilak 29an Igantzin eta maiatzaren 6an Tafallan. Honen ostean mobilizazio nagusiarekin bat egiteko deia zabaldu dute. Iruñean izango da maiatzaren 13an, larunbata, Baluartetik hasita.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Atleticosansebastian](/media/asset_publics/resources/001/143/850/article_thumb_horizontal/AtleticoSanSebastian.jpg)