![Martxoaren 28an, Merinok identifikazio-saioa egin bitartean, Pasaia Argituk egin zuen elkarretaratzea.](/media/asset_publics/resources/000/999/906/article_main_landscape/pasaia-donostia.jpg)
Martxoaren 28ko indentifikazio-saiora agertu ez ziren hiru poliziak Donostiako auzitegietara deituta daude ostegun honetan, Pasaiako Segadatik bizirik atera zen Joseba Merinok egiazta dezan ea inork 1984ko sarraskian parte hartu zuen.
Azken identifikazio-saiora hiru polizia agertu ziren eta Merinok ez zuen bakar bat ere ezagutu. Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren heriotza eragin zuen tiroketaren arduradunen bat seinalatzeko bigarren aukera izango du, beraz, ostegunean. Egun horretan, Pasaia Argitu taldeak elkarretaratzea deitu du Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrean, 10.00etan, ‘Pasaiako sarraskia ikertu eta argitu!’ lelopean.
Pasa den martxoaren 22an 39 urte bete ziren Estatuko espainiarreko segurtasun indarrek Dionisio Aizpuru ‘Kurro’, José Mari Izura ‘Pelu’, Pedro Mari Isart ‘Pelitxo’ eta Rafael Delas ‘Txapas’ hil zituztenetik, eta senideek gertatutakoa argitzeko hainbat auzibide hartu dituzte geroztik.
Orain gutxi lortu zuten kasua berriro irekitzea eta identifikazio-saioa deitu zuten auzitegiek martxoaren 28an. Agertzeko agindua zuten zazpi polizietatik hiru baino ez ziren aurkeztu.
Bestalde, Lakuak eskatuta EHUko Unesco giza eskubideen eta botere publikoen katedrak Pasaiako kasuaren inguruan egindako txostena zabaldu zen hedabideetan. Hiru urte zeramatzan eginda, baina pasa den martxora arte senideek ez zuten dokumentuaren berririk izan. Hori dela eta, Lakuak kasua argitzeko jarritako oztopoak salatu zituzten.
![Raimundoelcanastero2022](/media/asset_publics/resources/001/051/685/article_thumb_horizontal/raimundoelcanastero2022.jpg)
UPN quiere censurar a Raimundo el Canastero en las fiestas de Tafalla
![Donostia-faxismoa](/media/asset_publics/resources/001/144/019/article_thumb_horizontal/donostia-faxismoa.jpg)
Donostian «gora doan» arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)