![Iñaki Iriarte artista saratarraren eskultura ezarri da bertan.](/media/asset_publics/resources/001/003/139/article_main_landscape/gar_euskualdunen_historiaren_memoriala_senpere_beltzaiz_9635-02.jpg)
Eguraldia lagun izan dute larunbatean azken urteetan Anai Arteak sustatutako ekimenaren inaugurazio ekitaldian: Euskal Herriko Historiaren Memorialara, alegia. Tokia, Ipar Euskal Herriaren bihotzean, berezia oso; edukia, memorian iltzatuta gelditzen den horrelakoa.
Mizel Mendibourek oroitarazi du Anai Arteak egin duen mendi erdiko ibilbidearen emaitza dela Euskal Herriko Historia mendez mende markatu duten 22 pasarte nagusi bildu dituen historialarien laguntzaz osaturiko memoriala. pic.twitter.com/Lfsqo9XMtC
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) May 27, 2023
Senpere eta Azkaine artean, Donibane Lohizuneko bide zaharraren eta D918 bidearen (Zubiondoa pasabidea) artean, kokatu baitute Euskal Herriaren historiari buruzko memoriala; zehazki, Ibarrun auzoan.
Ekitaldia txalapatariekin abiatu da eta Iñaki Iriarte artista saratarraren eskultura ezagutarazi da. Anai Arteak, historialari ezberdinekin hitz egin ondoren, 22 mugarri ezarra ditu: historiaurretik hasi eta Lizarra-Garaziko Akordioraino, XI. mendean Antxo Handia erregearengandik pasatuz, edota euskarazko lehen liburu idatzia (1545) bisitatuz, baita XIX. mendeko karlistaldiak ere bertatik bertara ezagutu daitezke.
Data bakoitzarentzat, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sei minutu inguruko film bat egin du (euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez) eta QR kode bidez eskainia izanen da memorialean, Euskal Herriko historiari buruzko hogei bat minutuko film batekin batera, haurrekin egina.
Euskal populuaren historia biltzen duen memorialaren sinboloetako bat izanen den Iñaki Iriartek sorturiko eskultura erakutsi dute. Ehunka jende bildu da Senpereko Helbarrun auzoan sorturiko oroit lekuaren inaugurazio ekitaldian. pic.twitter.com/cTBTnFApUe
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) May 27, 2023
Txalapatariekin abiatu da Euskal Herriko Historiaren Memorialaren inaugurazioa Senperen. pic.twitter.com/qEEvhxJiRW
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) May 27, 2023
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)