«Bozkatu dut. Herri txiki zahar honetan / isilik nahi gaituzte / baina kantatuko diegu/ libre izan arte», irakur daiteke Josu Bergara Aretxabaleta (Ea, 1979) musikari eta konpositorearen txio batean. Musikari bizkaitarrak argitaraturiko bost diskoen laugarrenean (‘Kanta txikien indarra’, 2015) aurkitu daitekeen kanta eder eta baikor honek igande arratsaldeko soinu-banda bezalatzat jo genezake, ezta?
Bozkatu dut. 😊
— Josu Bergara (@josubergara) May 28, 2023
Herri txiki zahar honetan
isilik nahi gaituzte
baina kantatuko diegu
libre izan arte. 😉https://t.co/7xVMWyCnkH
Bost disko argitaratu ditu Josu Bergarak: ‘Karramarroen Hiria’ (2006), ‘Nora Zoaz’ (2009), ‘Katiuska Gorriak’ (2012), ‘Kanta Txikien Indarra’ (2015) eta ‘Asunak’ (2018). Horrez gain, musikarekin lotutako proiektu ezberdinak gauzatzen ditu, horren adibide bere herriarentzat egindako azken musika konposizioa: ‘Errekara’ (2022). Burutü publizitate agentziaren sortzailea eta zuzendaria da eta euskarazko ikus-entzunezko ekimen berritzaileen sustatzailea.
Beste euskal musiko batek, Joseba Senperena (Donostia, 1965) piano-joletzaileak beste motako hausnarketa bat ekarri ditu sareetara, oroitzapenei lotuta: Euskal Telebistak eskainitako hauteskundeen lehen saioaren analisi mahaikideak gogora ekarri baititu eta, egia esan, argazkian azaltzen direnak ikonikoak dira oso: Xabier Lete, Arantxa Urretabizkaia, Iñaki Perurena, Andoni Zubizarreta eta Balendin Enbeita. «Gustura entzungo nuke.» dio Senperenak.
Xabier Lete, Arantxa Urretabizkaia, Iñaki Perurena, Andoni Zubizarreta eta Banlendin Enbeita @euskaltelebista k eskainitako hauteskunde gaueko lehen saioaren analisi mahaian, 1983an. Gustura entzungo nuke. pic.twitter.com/kPONfkZkcV
— Joserra Senperena (@jrsenperena) May 27, 2023