![Basaurin euskal presoak etxeratzearen alde 2017an eginiko mobilizazioa; bertatik atera da gaur Iñaki Bilbao Gaubeka.](/media/asset_publics/resources/001/003/644/article_main_landscape/basauri.jpg)
Basauriko espetxetik aske atera da astelehen honetan Iñaki Bilbao Gaubeka Urdulizeko presoa. Honekin 25 urteko kartzelaldiari amaiera jarri ahal izan dio. Zigorraren azken egunerarte luzatu da kartzelaldia. Izan ere, Lakuako Gobernuak, espetxearen proposamena betez, hirugarren gradua onartu zion iaz, baina Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi zuen hortik gutxira, Gorka Martinez Ahedorekin –hau ere urduliztarra– egin zuten bezalaxe.
Etxeratek jakinarazi du albistea.
🟢📢 Iñaki Bilbao Gaubeka preso politiko urduliztarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da 25 urteko zigorra bete ostean. Ongietorri Iñaki! #batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) May 29, 2023
Oharra 👇https://t.co/Vo7ETt5glZ
1998 urteko ekainean atxilotu eta kartzelaratu zuten Iñaki Bilbao Gaubeka, ETAko «Bizkaia komandoko» kide izatearen akusaziopean, Gernikan, Ertzaintzak Ina Zeberio tiroz hil zuen sarekada berean. Iñaki Bilbaok zenbait zauri pairatu zituen ihes egiteko saiakeran.
Madrilgo espetxeetan egon da bereziki mende laurden honetan, gero Zaragozako Zueran, eta azken garai hauetan Basaurin, azkenik Euskal Herriratua izan ostean.
Etxeratek salatu zuenez, 2017 urtean gainditu zuen jada baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zigorraren zatia, baina eskubide hori ez diote inoiz onartu.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)