![Pello Igeregi eta Miren Zubizarreta ELAko ordezkariak, Bilboko agerraldian.](/media/asset_publics/resources/001/006/131/article_main_landscape/zubizarreta-igeregi.jpg)
Hezkuntza arloko langileen lan baldintzen inguruan Lakuako Gobernuak eta LABek lortu duten akordioaren kontra azaldu da ELA, «ez dituelako konponduko Hezkuntza Legeak dituen gabezia eta mugak».
ELAk Bilbon egindako agerraldian gogorazi duenez, bi greba egun deitu ziren lege honen gabeziak salatzeko. LABekin Lakuak lorturiko akordioak «ez dituela arazo horiek konponduko, ezta langileen eskaerei erantzungo» uste du ELAk.
Pello Igeregi (ELAren Negoziazio Kolektiboaren arduraduna) eta Miren Zubizarreta (sindikatu honetako Hezkuntza arduradua) kritiko agertu dira akordioaren edukiekin, «ez dituelako lanpostuak bermatuko, behin-behinekotasuna betikotuko duelako, langileak pobretuko dituelako eta euskarari kalte egingo diolako».
Honekin batera, LABek akordio hau gutxiengoan sinatu izana leporatzen dio ELAk, sektore desberdinetan jorra daitezkeen edukiak mugatzea bilatzen duela gaineratuz.
«ELAri oso larria iruditzen zaio LABek negoziazio mahai desberdinetara eraman ahal izango diren edukiak mugatu nahi izatea, mobilizazioa oztopatzeko asmoz». Horregatik, gaineratu du ez dituela muga horiek onartuko eta jarraituko duela «lan baldintzen zein Hezkuntza ereduaren eraldaketaren aldeko mobilizazio eta grebak bultzatzen».
Gauzak horrela, asteazken honetan, hilak 7, agerraldia egingo du ELAk Gasteizko Parlamentuaren aurrean; langileei ere elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)