CONTENU SPONSORISÉ

Hamar eguneko egitarau zabala Igorreko jaietan

Bueltan dira berriz ere Igorreko jaiak. Arratia Ziklista Elkarteko kide ohiek botatako txupinazoaren ondotik, ekainaren 18ra arte luzatuko da adin eta gustu guztiei zuzendutako egitarau zabala.

Paella txapelketa, Igorreko jaietan hutsik egiten ez duen ekitaldia
Paella txapelketa, Igorreko jaietan hutsik egiten ez duen ekitaldia (Juanan RUIZ | FOKU)

Txupinazoa bariku arratsaldeko 19.00etarako dago iragarrita eta Juan Mari Zurinaga eta Ander Gorospe (Arratia Ziklista Elkarteko zuzendaritzako kide ohiak) dira botatzeko ardura izango dutenak.

Bizitza erdia baino gehiago daramate txirrindularitza bultzatzen eta, neurrri haundi batean, haien lanari esker Arratiako bailara txirrindulari tradizio handiko leku bihurtu da.
Lehenbiziko egun honetan bertan ekitaldi asko daude iragarrita, arratsaldeko 17etatik aurrera: Saharako jakien dastaketa, ume eta gazteentzako jolasak, jubilatuen merienda, dantzariak, kuadrillen arteko olinpiadak, txaranga, kontzertuak…

Zapatutik aurrera, adin eta gustu guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu dira: gastronomia txapelketak, futbol, pilota eta rugby partidak, herri kirolak, antzerkia, ume eta gazteentzako jolasak, mus txapelketa edo herri bazkaria, beste askoren artean.

Musika emanaldiek ere leku berezia dute aurtengo egitarauan. Horrela, lehenbiziko asteburuan, honako kontzertuak daude iragarrita: Huntza eta Zirkinik bez (barikua 9); eta The Arratians, Skabidean, Trikizio eta Karibe Mix (zapatua 10).

Datorren asteburuko kontzertuak, berriz, honakoak: Arene 6, J.Martina eta Altxa Porru (barikua 16); Mumia, Kilimak eta DJ Jotatxo (zapatua 17); eta Gauargi erromeria (domeka 18, eguerdian).

Ekitaldi gastronomikoei dagokionez, paella txapelketa hilaren 10ean izango da (zapatua) txosnagune ondoko landan; kuadrillen afaria hilaren 15ean (eguena); patata-tortila txapelketa hilaren 16an (barikua); herri bazkaria, hilaren 17an (zapatua) eta jubilatuen bazkaria hilaren 18an (domeka).

Jaietako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: Igorreko Udala, Inmobiliaria Arratia, Belagorri.