![Elgeako (Araba) parke eolikoaren artxiboko irudi bat.](/media/asset_publics/resources/001/011/990/article_main_landscape/elgea.jpg)
Lakuako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari zuzendutako «herri alegazioa» betetzeko deia zabaldu du Euskal Herria Bizirik plataformak, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu ez dezaten, eskala handiko dozenaka zentral eoliko eta eguzki poligono fotovoltaikoak aurreikusten baititu.
Bost puntuz osatutako alegazioa da. Lehendabizikoan proiektu horiek ingurumenean eragingo duten aldaketa salatzen dute. «Onartezina da trantsizio energetikoaren izenean baliabiderik baliotsuena, urriena eta berriztaezina sakrifikatu nahi izatea: lurraldea», zehaztu dute.
Bigarren puntuan landa eremuaren eta elikadura subiranotasunaren defentsarekin «bateraezina» dela diote. Hortaz, landa eremuak pobretzea eta despopulatzea ekarriko lukeela ohartaratzen du plataformak, lurren zaintza eta kontserbazioa landako komunitateen bizirauoenerako faktore bat delakoan.
Hirugarrenez, basa espezieak babesteko araudiarekin bateraezina dela salatzen dute. Diotenez, Azterlan Estrategikoak berak «larritzat» jotzen du aurreikusitako instalazio eolikoek «basa faunaren hilkortasun zuzenagatik» eragingo luketen inpaktua.
Laugarren puntuan energiaren kontsumoa murriztea eta tokiko autokontsumorako energia berriztagarrien sorkuntza banatuan eta deszentralizatuan oinarritutako estrategia alternatiboak garatzea «askoz ere neurri eraginkorragoak eta zentzuzkoagoak» izango liratekeela diote. Beraz, energia berriztagarrien hedapena eskala lokaleko ekintzetara bideratzearen aldekoak dira.
Azkenik, planaren jendaurreko informazioaren izapidea maiatzaren 28ko hauteskundeen kanpainarekin batera egin zela deitoratzen dute. Diotenez, eragindako udalen eta diputazioen eskuhartzeko aukerari kalte egin zion horrek eta «udal autonomiaren aurkako eraso bat da» plataformarentzat.
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)