Sanferminerako alaitasuna, irrifar batean bilduta.
Luis Sabalza, suziria pizteko unean, Cristina Ibarrola alkatea atzean duela. (Eduardo Sanz | Europa Press)
Aldarrikapenak, jendetza eta Udaletxea, argazki ikusgarria osatuz.
Aldarrikapenak, jendetza eta Udaletxea, argazki ikusgarria osatuz. (Miguel Riopa | AFP)
Sanferminerako alaitasuna, irrifar batean bilduta.
Sanferminerako alaitasuna, irrifar batean bilduta. (Eduardo Sanz | Europa Press)
Udal Plazan hegan egiten.
Udal Plazan hegan egiten. (Idoia Zabaleta | Foku)
Udaletxe Plazaren ikuspegi bitxi bat.
Udaletxe Plazaren ikuspegi bitxi bat. (Eduardo Sanz | Europa Press)
Ikurriñak eta ‘Etxera’ aldarria, udal egoitzaren aurrean.
Ikurriñak eta ‘Etxera’ aldarria, udal egoitzaren aurrean. (Eduardo Sanz | Europa Press)
Jendetza Udaletxe Plazan, 11etarako jada betea zegoela.
Jendetza Udaletxe Plazan, 11etarako jada betea zegoela. (Miguel Riopa | AFP)
Udaltzainak, Udal Plazarako sartu-irteerak kontrolatzen.
Udaltzainak, Udal Plazarako sartu-irteerak kontrolatzen. (Eduardo Sanz | Europa Press)
Jolasean, hutsune bat zabaltzen lortu dute plazan.
Jolasean, hutsune bat zabaltzen lortu dute plazan. (Ander Gillenea | AFP)
Balkoietan topera disfrutatzen.
Balkoietan topera disfrutatzen. (Ander Gillenea | AFP)
Bi ikurrin handi plazan, batere ez Udaletxean.
Bi ikurrin handi plazan, batere ez Udaletxean. (Aritz Gillenea | AFP)
‘Etxera’, ordua badela aldarrikatu dute Iruñean jaiaren zurrunbiloan.
‘Etxera’, ordua badela aldarrikatu dute Iruñean jaiaren zurrunbiloan. (Cesar Manso | AFP)
Une gorena, Udaletxe barrutik ikusita.
Une gorena, Udaletxe barrutik ikusita. (Jagoba Manterola | Foku)
David García, Luis Sabalza, Cristina Ibarrola eta Jagoba Arrasate.
David García, Luis Sabalza, Cristina Ibarrola eta Jagoba Arrasate. (Jagoba Manterola | Foku)
UEFAk agindutako zigorraren kontrako pankarta Plazan.
UEFAk agindutako zigorraren kontrako pankarta Plazan. (Idoia Zabaleta | Foku)
Moncayolak ere suzirietako bat piztu du. Ondoan, entrenaitzailea.
Moncayolak ere suzirietako bat piztu du. Ondoan, entrenaitzailea. (Idoia Zabaleta | Foku)
Gaintzaren Biribilketa hasteko prest.
Gaintzaren Biribilketa hasteko prest. (Idoia Zabaleta | Foku)
Arrasate, balkoira ateratzeko zain.
Arrasate, balkoira ateratzeko zain. (Jagoba Manterola | Foku)
Gaita doinuak Udaletxe Plazan, une hunkigarria beti.
Gaita doinuak Udaletxe Plazan, une hunkigarria beti. (Jagoba Manterola | Foku)
EH Bilduren familia-argazkia Udaletxe barruan.
EH Bilduren familia-argazkia Udaletxe barruan. (Jagoba Manterola | Foku)
Zurrunbiloak galdutako oinetakoak.
Zurrunbiloak galdutako oinetakoak. (Iñigo Uriz | Foku)
Gaiteroak, aurrerantz.
Gaiteroak, aurrerantz. (Iñigo Uriz | Foku)
Lana izan dute udaltzainek, gaiteroei bide emateko.
Lana izan dute udaltzainek, gaiteroei bide emateko. (Iñigo Uriz | Foku)
Zapiak zeruari begira, eztandaren zain.
Zapiak zeruari begira, eztandaren zain. (Iñigo Uriz | Foku)
Zoramena, adin guztietarako sendabidea.
Zoramena, adin guztietarako sendabidea. (Iñigo Uriz | Foku)
Epela dago eguna, baina balkoietatik ura ongi etorria izaten da beti.
Epela dago eguna, baina balkoietatik ura ongi etorria izaten da beti. (Cesar Manso | AFP)
Lanean batzuk, lanean besteak.
Lanean batzuk, lanean besteak. (Eduardo Sanz | Europa Press)
NAIZ

Sabalza: «Hau ezin da hitzekin azaldu, erabat bete nau»

Osasunak festa eman dio hiriari, eta honek Osasunari: Luis Sabalza eta klubeko gaineko ordezkariek biziki eskertu dute suziria jaurtitzeko unean jasandako laguntza eta elkartasuna, Europak ezarritako zigorraren testinguruan.

Davidek eta Unaik balkoi nagusira ateratzeko aukera izan dute, Sabalza eta Arrasaterekin batera.
Davidek eta Unaik balkoi nagusira ateratzeko aukera izan dute, Sabalza eta Arrasaterekin batera. (Jagoba Manterola | Foku)

Kosta egin zaio Luis Sabalza Osasunako presidenteari malkoei eustea, bai eta harridura gordetzea ere. Ez zuen espero Udaletxe Plazan klubak jaso duen erabateko atxekimendua, bera balkoira atera aurretik eta festa piztu ondoren ere. Etengabeak izan dira talde gorritxoaren aldeko oihuak eta animoak, Europako Conference League jokatzeko UEFArekin duen lehian.

Gauzak honela, «beteta» zegoela onartu du Sabalzak Osasunaren kanal ofizialak zabaldutako bideo batean. «Poza hau ezin dugu hitzekin azaldu. Erabat bete nau gertatutakoak. Urte zoragarri honi jarraipena eman diogu», nabarmendu du Zangozako agintariak.

Jagoba Arrasate entrenatzaileak ere nekez aurkitzen zituen bere barruko sentsazioak adierazteko hitzak. Gaurko unea «bakarra» eta «errepikaezina» dela esan du Berriatuakoak, oraindik dardara barruan zuela.

Lau jokalari atera dira balkoira, lauak naparrak: David Garcia, lehenengo kapitaina, Unai Garcia, Jon Moncayola eta Kike Barja. Gustora entzun dituzte hauek ere kaletik igotzen ziren kantuak, Sadarren aski ezagunak, eta saltoka hasi dira ere zenbait momentutan.

Braulio eta «Cata» ere, txundituta

Udaletxearen alde bateko balkoi batean, kirol arloan Osasunak lortutako arrakastan berebiziko garrantzia duten beste bi gizon zeuden, jendetzari begira zur eta lur: Braulio Vazquez kirol arloko zuzendaria eta «Cata» Prieto laguntzailea.

Biak galiziarrak izanik, jai hasiera honek Iruñean duen garrantziaren jabe zirela aipatu dute batak zein besteak, eta hala ere harrituta ageri dira festaren tamainarekin, eta bihotzez eskertuta jasotako animoekin.