CONTENU SPONSORISÉ

Bertako okela, baserritik Eroskira zuzenean

Euskal abeltzain familiek hazitako txahal eta behien okela baserritik Eroskira zuzenean iristen da Harakai-Urkaiko kooperatibari esker. Freskoan edo prestatuta, kontsumitzaileak berme osoa izango du abelburu horiek baldintzarik egokienetan hazi direla; hala bermatzen du Euskal Okela ziurtagiriak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 300 abeltzain familia inguruk osatzen dute Harakai-Urkaiko (Baserria km 0) kooperatiba.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 300 abeltzain familia inguruk osatzen dute Harakai-Urkaiko (Baserria km 0) kooperatiba. (Gema ARRUGAETA)

Harakai-Urkaiko kooperatiba Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 300 abeltzain inguruk osatzen dute eta 35 urte baino gehiago daramatzate beren behiak eta txahalak modu tradizionalean hazten. Hasiera batean hiltegi izateko jaio zen kooperatibak gaur egun instalakuntza aurreratuak ditu Zestoan, okela behar bezala prestatu eta merkaturatzeko, Baserria km 0 ikurrarekin.

Euskal baserrietako haragi hori modu desberdinetan aurkituko dugu Eroskiko saltokietan, beti ere Ekain markarekin. Alde batetik, txahalen pieza desberdinak freskoan eskura daitezke, harategian momentuan moztuta edo bandejetan (hozkailuetako apaletan), bietan Eroski-Natur markarekin.

Bestetik, txahal okel horrekin prestatutako jaki desberdinak ere eskura daitezke: hanburgesak, haragi xehatua, saltxitxak eta albondigak, Seleqtia markarekin ezagutu daitezkeenak. Behi haragia nahiago duenak, hanburgesa, saltxitxa eta haragi xehatu mota desberdinak ere aurkituko ditu, baita azkenaldian arrakasta handia duten txuleta hanburgesak ere.

Horrekin batera, plater prestatuak ere eskura daitezke, hala nola albondigak, biribilkia saltsan, okela gisatua (sukalkia), lasaña, berenjena betea edo aurrez erretako arkumea.

Euskal baserrietako okela freskoa edo prestatua aurkituko dugu Eroskiko saltokietan.


Modu batera edo bestera, haragi fresko zein prestatuek kalitate goreneko bermea dute. Alde batetik, HAZI fundazioak ematen duen Euskal Okela ziurtagiria baitute; Eusko Labela duen haragia izateaz gain, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) ere bada. Europako zigilu horrek kalitatezko ekoizleak jatorri geografikoari lotutako ezaugarrien arabera bereizten ditu.

Bertakoa izateaz gain, zigilu horiek abelburuen elikadura eta hazkuntza modurik egokienean egin dela ziurtatzen dute. Izan ere, behien elikaduraren %85 zerealez, oliodunez eta lekadunez osatuta dago, eta horrek haragiari berezko zapore eta samurtasuna ematen dio. Horrekin batera, prozesu-kate osoaren trazabilitatea ere bermatzen da, jaiotzen, hazten eta hiltzen denetik merkaturatzen den arte.

Horrela, ekoizpen sistema tradizionalean oinarrituta eta, aldi berean, azken teknologiak erabiliz, kalitate handieneko produktuak aurkituko ditu bezeroak Eroskiko saltokietan.