Kolore eztanda Bilboko jaien hasieran.
Kolore eztanda Bilboko jaien hasieran. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Marijaia, irribarrez, herri oso bat atzean duela.
Marijaia, irribarrez, herri oso bat atzean duela. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Marijaia balkoira agertu den unea, plaza-bete jenderen aurrera.
Marijaia balkoira agertu den unea, plaza-bete jenderen aurrera. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Bilbon festa lehertu den unea.
Bilbon festa lehertu den unea. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Txupinaren ostean, balkoiko irudia.
Txupinaren ostean, balkoiko irudia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Jendetza saldoka eta aldarrikapenak dozenaka, Arriaga plazan.
Jendetza saldoka eta aldarrikapenak dozenaka, Arriaga plazan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Euskal presoak askatzeko aldarriak Arriaga plazan.
Euskal presoak askatzeko aldarriak Arriaga plazan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Bilboko Aste Nagusiaren hasierak utzi duen argazki panoramikoa.
Bilboko Aste Nagusiaren hasierak utzi duen argazki panoramikoa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Irinez zikinduta eta urez blai, umore onez Arriaga plazako jendetza.
Irinez zikinduta eta urez blai, umore onez Arriaga plazako jendetza. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Txupinaren protagonistak, Arriagaren balkoian.
Txupinaren protagonistak, Arriagaren balkoian. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Nork bere estrategia izan du pregoia eta txupina ahalik eta ondoen ikusteko.
Nork bere estrategia izan du pregoia eta txupina ahalik eta ondoen ikusteko. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Marijaia, jadanik kalean.
Marijaia, jadanik kalean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Marijaia, Bilboko Aste Nagusiko protagonistarik behinena.
Marijaia, Bilboko Aste Nagusiko protagonistarik behinena. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Juan Mari Aburto alkatea, Aiora Renteria pregoilariari zapia janzten.
Juan Mari Aburto alkatea, Aiora Renteria pregoilariari zapia janzten. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Udaletako eta konpartsetako kideak, aurtengo protagonistekin: Aiora Renteria pregolaria eta Izaskun Pinedo txupinera.
Udaletako eta konpartsetako kideak, aurtengo protagonistekin: Aiora Renteria pregolaria eta Izaskun Pinedo txupinera. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Dantzaria, txupineren arteko botere transferentziako ekitaldian.
Dantzaria, txupineren arteko botere transferentziako ekitaldian. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Konpartsetako kideak, dantzan.
Konpartsetako kideak, dantzan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Pregoilaria eta txupinera, jaiei hasiera eman ostean.
Pregoilaria eta txupinera, jaiei hasiera eman ostean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Konpartsetako kideak, Marijaiaren bueltan dantzan.
Konpartsetako kideak, Marijaiaren bueltan dantzan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Txupina bukatzearekin, uretara egin dute salto batzuek.
Txupina bukatzearekin, uretara egin dute salto batzuek. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Txupina botatzeko ekitaldia bukatuta, garbitzaileak lanean.
Txupina botatzeko ekitaldia bukatuta, garbitzaileak lanean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Marijaia, Bilboko txosnetatik paseatzen.
Marijaia, Bilboko txosnetatik paseatzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
San Anton zubitik abiatu dira Konpartsak Arriagarantza, Marijaiari harrera egiteko.
San Anton zubitik abiatu dira Konpartsak Arriagarantza, Marijaiari harrera egiteko. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Pinpilinpauxako kideak, jaitsieran.
Pinpilinpauxako kideak, jaitsieran. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo, pregoilaria eta txupinera, Arriagarako bidean.
Aiora Renteria eta Izaskun Pinedo, pregoilaria eta txupinera, Arriagarako bidean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Algarako kideak, bero itogarriari aurre egiten.
Algarako kideak, bero itogarriari aurre egiten. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Txomin Barullo konpartsa, Alde Zaharrean barrena.
Txomin Barullo konpartsa, Alde Zaharrean barrena. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Haur bat, ur-pistolarekin jolasean, konpartsak Arriaga plazara bidean zirela.
Haur bat, ur-pistolarekin jolasean, konpartsak Arriaga plazara bidean zirela. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

Laztandu nazazu orain, Bilbo, nire baietza duzunean

Hobekien dakien moduan, kantuan, hasiera eman dio Aiora Renteriak aurtengo Aste Nagusiari. Zea Maysen ‘Negua joan da ta’ ederraren doinuarekin, mezuan aldarrikapen argi bat: beldurrik gabeko sexua. «Laztandu nazazu orain, nire baietza duzunean», kantatu zuen pregoilariak

Aiora Renteriak kantatzen eta dantzatzen jarri ditu lepo zeuden Arriaga plaza eta Areatzako inguruak, mezu argi batekin: maitasuna eta laztanak goxoagoak dira partekatuak direnean, eta ez behartuak.

Txupinaren bukaeran txosna batean irakurritako oharpen bat: «Erasoak saihesteko: Ez baboseatu inor, ez drogatu inor, ez bortxatu inor». Ondoan, abuztuaren 23rako deituko kalejira feministaren kartela. Kezka hau ez da berria, baina badirudi aurtengo Aste Nagusian urrats berri eta sendo bat egin nahi izan dela zentzu honetan. Juan Mari Aburto alkateak «Bilbo, erasorik gabeko uria» deklaratu zuen orain egin batzuk, konpartsekin batera sexu erasoen aurkako protokoloa aurkeztu zuenean.

Eta abuztuaren 27ra arte, bederatzi egunetan zehar, Bizkaiko hiriburuak bere aurpegirik zoro, dibertigarri, parte hartzaile, koloretsu eta lotsagabekoena aterako duenez, jaiei hasiera eman dion pregoiak abisua eman nahi izan die festan murgildu direnei.

Bero egin du Bilbon, itogarria izatera iritsi arte une batzuetan. Hori izan da, hain zuzen, bertan zeuden askoren komentarioa. Antzokian elkartzen dira txupin unerako mota guztietako gonbidatuak: hiriko gizarte eta kulturako pertsona ezagunak eta ez hain ezagunak, egun hauetan antzokietan lanean ari diren konpainiak, eta denak Mariajaiaren babesean. Alkate jaunak luze paratu behar izan du, Marijaiaren ondoan, batek argazkia eskatuta, besteak berdin...

Ura, toreroak

Kanpoan ur pistolen eraso freskagarriak jendetzaren artean, aldarri argiak jasotzen zituzten bandera eta kartelak: independentzia, sozialismoa, feminismoa... Udaltzainek utzi dituztenak, zeren Arriagaren aurrean zegoen euskal preso, deportatu eta iheslarien eskubideen aldeko pankarta bat kendu dute bederen, txupina hasi baino ordubete lehenago.

Egunotan Bilbo betetzen duten turista andana, torero bat –ezkondu aurreko festa horietan protagonista omen zena–, arrantzale jantzi dotorea zeramaten emakumeak... Arriagaren aurrean, Bilboko Aste Nagusiaren izpiritu lotsagabean, ez dago kanpotarrik. Hemen ez dago zuri-gorriz jantzi beharrik; hemen festa librea da, jantzietan ere librea, bakoitzak nahi duena jantzi dezake... Pinpilinpauxako konpartsakideak, horren adierazle. Aurten txupineroa beraien partaidea denez –Izaskun Pinedo erizaina–, txupinaren aurretik konpartsa guztiek Alde Zaharretik egin ohi duten ibilbidean ohorezko tokia egokitu zitzaien ‘La Pinpikoei’, gaiteroen atzetik. Purpurina barra-barra, gona motzak –hemen ez dago generorik–, jantzi erabat kabaretero eta koloretsuak... Baina, nahiz eta jaien lehenengo eguna izan, giroaren harrabotsean, beraien disko-musika zeraman taldeak kale egin zien.

Garrasirik ozenena

Kantuz egindako pregoiak hunkitu eta mugitu egin du Arriagaren aurrean bildutako jendetza. ‘Negua joan da ta’ abesti ikonikoari letra bilbotarra eman diolako Aiora Renteria aurtengo pregoilariak. 25 urte bete berri ditu Zea Mays taldeak musikaren munduan eta onespen dezente jasotzen ari da euskal musikan izan duen eraginarengatik. Jasotakoen artean, agian, bere sorlekuan pregoia ematea berezienetarikoa izan daiteke. Eskerrak eman dizkie, kantuz, gurasoei, Zea Mays musika taldeari; eta gogoratu ditu Kukutza eta zerrendatu ditu Bilboko konpartsak.

Kantuz, «beldurrik gabe» ondo pasatzeko gonbita egin die bilbotarrei eta Bilboko periferiakoei, zeina, egunotan, ia mundu osora zabaltzen den: «Mesedez, ondo pasa aurten Bilboko jaietan, / beldurrik gabe denok kaleak betetzera. / Laztandu nazazu orain, / nire baietza duzunean. / Badakizu noiz den ezetz, / ez dizut azaldu behar. / Eta larrua jotzean, garrasirik ozenena», kantatu du.

Pinpilinpauxako txupinerak, Izaskun Pinedok, eman dio hasiera ofiziala Bilboko Aste Nagusiari, txupina jaurtita. Eta agertu da, azkenik, Marijaia, besoak zeruratuta. Marijaiaren itzalean, konpartsek txosnak zabaldu dituzte. Kaskagorritik adoretsu batzuek ibaira salto egin eta aurtengo bainurik bereziena hartu dute.

Bilbo bederatzi egunetako zoramenari aurre egiteko prest dago. Jaiak laztandu gaitzala, baina beti gure baimenarekin.