NAIZ

Samina eragin du Lakuntzan Imanol Azpiroz zinegotziaren heriotzak; jaiak, bertan behera

Asteartean zendu zen Imanol Azpiroz Lakuntzako zinegotzia, 44 urte baino ez zituela. Samina eragin du herrian eta jaiak bertan behera uztea erabaki dute.

Imanol Azpiroz, ‘Kaixer’.
Imanol Azpiroz, ‘Kaixer’. (@katarugo)

44 urte baino ez zituen Imanol Azpiroz Armendariz Lakuntzako zinegotzia (EH Bildu) bapatean hil da. Herrian samina eragin du gertatutakoak eta bidean ziren herriko jaiak bertan behera uztea erabaki dute.

 

‘Kaixer’ ezizenez ezaguna zen zinegotzia astearte arratsaldea zendu zen, bere etxean, atseden hartzen ari zenean, Udaletik jakitera eman dutenez. Jaietan parte hartze oso aktiboa zuen Azpirozek, Kultur arloko arduraduna izanik.

Doluminak zabaldu dituzte sare sozialetan, herritik haratago.

Honako hau ez zen zinegotzi lanetan aritzen zen lehen aldia. 2007tik 2011ra bitartean, ilegalizazioaren garaietan, EAE-ANV alderdiaren ordezkari gisa ibili zen zeregin honetan.

Zinegotzi izateaz gain musika munduan ibilitakoa ere bazen, Lakuntzako Al-karajo musika taldean jo zuen 15 urtez.

Ostegun honetan bertan egingo diote hileta, Lakuntzako San Salvador parrokian, 18.00etan.