Nafarroako Memoria Institutuak bi pertsonaren gorpuak atera ditu lurpetik Erripako hilerrian, Odietako udalerrian. Aranzadi zientzia elkartea arduratu da, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Elkarbizitzaren Zuzendaritza Orokorraren desobiratze planaren barnean. Guztira frankismoaren biktima izan ziren 157 pertsona errepresaliaturen gorpuzkiak atera dituzte plan honen baitan.
Nafarroako Gobernuak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, Aranzadiko lantalde teknikoak egin du exhumazioa, hildakoen senideak, bailarako bizilagunak eta memoria elkarteetako kideak begira zirela. Hauek guztiek dokumentazioa biltzen eta errepresaliatuen gorpuzkiak topatzen lagundu dute.
2023 honetan, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean, Nafarroako Exekutiboa aurrera eramaten ari den desobiratze planaren barrenean sartzen da ekintza hau. 2016. urtetik dagoeneko frankisten errepresioak hildako 157 lagunen gorpuak atera dituzte hobitik.
Gobernuaren deia
Nafarroako Gobernuak herritarrei dei egin die hobi edo lurperatzeren baten kokapenaren berri izanez gero jakinaraz dezaten eta beren testigantza parteka dezaten.
Horretarako Nafarroako Memoriaren Institutuaren email helbidea eman dute: inm@navarra.es.