NAIZ

Jon Elortegi arraunlariak Jose Luis Kortaren lekua hartuko du Kaikun

Elortegi izango da Kaikuko entrenatzailea hurrengo denboraldian. Aurretik, Barrikarrak prestatzaile eta arraunlari lanak uztartu ditu Deustun, Urdaibain eta Zierbenan. Denboraldi honetan Kaikun egon da arraunlari gisara. Helburu izango du taldea «sendotzea» eta ligako emaitzak «hobetzea».

Jon Elortegi Kaikuko entrenatzaile berria.
Jon Elortegi Kaikuko entrenatzaile berria. (@Kaiku_Remo)

Jon Elortegik (Barrika, 1977) hartuko du Jose Luis Kortaren lekua Kaikun. Kortak denboraldia amaitu berritan iragarri zuen Castrora joango zela, eta Sestaoko klubak atzo jakinarazi zuen Elortegi izango zela prestatzailea hurrengo denboraldian. Sasoi honetan Kaikuko tostetan aritu da arraunlari gisara.

Barrikarrak 32 urteko ibilbidea du arraunean. 1991ean Arkoten eman zituen lehen pausoak, eta bertan egon zen 2003ra arte. Gerora Urdaibaira joan zen urte batez, eta 2005etik 2010era Castron aritu zen. 2011n Bermeora itzuli, eta bertam egon zen 2016ra arte.


Orduan hasi zen entrenatzaile eta arraunlari lanak uztartzen. Deustun hasi zen, 2017tik 2019ra, ondoren beste bi urtez Urdaibain, eta iaz Zierbenan. Arraunlari gisara hiru Eusko Label liga ditu –Castrorekin bat eta bi Urdaibairkein–, eta sei Kontxako Bandera –Castrorekin bi, eta Urdaibairekin lau–.

Klubak oharrean adierazi du «etorkizunaren aldeko apustua» egin duela, eta Elortegik helburu izango duela taldea «sendotzea» eta ligako emaitzak «hobetzea». Bederatzigarrenen geratu dira denboraldi honetan.