Pasa den udaberrian Donostian Urumea ibaian zehar itsasontziz egitekoak ziren irteerak bertan behera geratu ziren eguraldi txarragatik, eta urrian berreskuratuko dituzte irteera horiek. Guztira, 23 irteera izango dira 7 egunetan banatuta, urriaren 23tik 29 bitarte.
Cristina Enea Fundazioak antolatuta Urumea ibaia zeharkatuko dut bidaiariek, ibaiertzetako faunari, florari eta arkitekturari (eraikin historikoei zein egungo eraikinei) buruzko azalpenak entzunez. Jose Maria Hernandezek, Cristina Enea Fundazioko zuzendariak, azaldu du sakonera gutxiko ontzi motordun batean egingo direla programatutako irteerak. Eta udaberrian aurreikusitako ibilbideak egingo direla gogorarazi du: «Ibaiertzeko ekosistemak eta alboetan dauden eraikuntza ezberdinak ikusi ahal izango dira, eta itsasoaren eragin handia duen ibaiaren dinamika ere ezagutuko da».
Bost euroko bonuak
Irteera bakoitzak 11 lagunentzako kopuru mugatua izango du, eta sarrerak Cristina Enea Fundaziaoren webgunearen bidez hartu beharko direla azaldu du zuzendariak, bost euroko fidantzaren truke: «Fidantza hori jarduerara joaten diren pertsonei bonu moduan itzuliko zaie, Saretuz sareko establezimenduetan trukatu ahal izateko, tokiko eta hurbileko merkataritza sustatzeko helburuarekin».