«Orain ematen dizkidaten paper bakarrak 90 urteko gizonenak dira. Edo agian 85 urte dituzten pertsonaienak», esan du aktoreak. «Eta ez dira sekula paper protagonistak izango. 90 urteko protagonistarik ez dago, neska eta mutil limurtzaileak baizik. Beraz, hoberena joatea izango da», aipatu du Michael Caine aktoreak erretiroa hartzeko hartu duen erabakiaren inguruan.
‘Limier’-eko pertsonaia manipulatzailetik ‘Interstellar’-en gorpuztu zuen zientzialarira, edo azken urteotan ‘Batman’-en maiordomoa izanik, 160 filmetan baino gehiagotan hartu du parte Michael Cainek.
Bere azken lana ‘The Great Escaper’ filmean egin berri du, Erresuma Batuan urriaren 6an kaleratua izan den titulua. Glenda Jacksonek ere parte hartu zuen filme honetan. Aktorea 87 urte zituela hil zen ekainean.
Filmeak Bigarren Mundu Gerrako borrokalari ohia zen Bernie Jordanen benetako istorioa kontatzen du; izan ere, erretiro-etxetik ihes egin zuen 1944ko lehorreratzearen 70. urteetako zeremonietara joateko.
Maurice Joseph Micklewhite –hori zen bere benetako izena– 1933ko martxoaren 14an jaio zen Londresko hegoaldean, ingurune pobre batean. Berandu baino lehen Michael Caine deituragatik aldatu zuen oso gogoko zitzaion filme baten omenez: ‘The Caine Mutiny’ (Caineko matxinada), berehala konturatu zen aktore izan nahi zuela.
1956an agertu zen lehendabizikoz pantailan, baina ospea hamar urte geroago iritsi zitzaion ‘Ipcress’ (1965), ‘Funeral in Berlín’ (Hileta Berlinen, 1967) eta ‘Billion Dollar Brain’ (Bilioi bat dolarreko garuna, 1967) trilogian Harry Palmer agente sekretu hotz eta bakartiaren pertsonaia egin zuenean.
Bere gorpuzkera ondo luzea eta kareizko betaurrekoen atzean ezkutaturiko begi argiak, aski ezagunak ziren J.L. Mankiewiczek bere azken pelikulan Laurence Olivierrekin aurrez aurre jarduteko aukeratu zuenean: ‘Sleuth’ (Arrastoa).
Orduz geroztik, munduko aktore maite eta estimatuenen elitearen partaide izan da Caine. Bere filmografiak berrogeita bost urteko jarduna eta 70etik gora filme barne hartzen ditu. Nabarmentzeko modukoak dira, besteak beste, ondoko lanak: ‘The Man Who Would Be King’ (Errege izan nahi zuen gizona), Sean Connery handiarekin batera; ‘Hannah and Her Sisters ’(Hannah eta bere ahizpak), Woody Allenen ohiko pertsonaia horietako bat primeran gorpuztuz, edo ‘The Cider House Rules’ (Sagardo etxearen arauak) pelikulako Wilbur Larch doktorearen antzezpena.
Lehen mailako aktorea, hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean nazioarteko zinearen antzezlerik karismatikoenetako den Michael Cainek. 2000. urtean Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Donostia Saria jaso zuen, eta hilabete gutxi batzuk lehenago Ingalaterrako erreginak Sir Michael Caine izendatu zuen. Horrez gain, Cainek Errepartoko Aktore Onenaren saria irabazi zuen urte bete lehenago Oscarretan ‘The Cider House Rules’ ilmean eginiko lanagatik.
Ez da zen Michael Cainek Donostian jasotzen duen lehen saria, 1996an Aktorte Onenari zegokiona lortu baitzuen Bob Rafelsonen ‘Blood and Wine’ (Odola eta ardoa) pelikulan eginiko antzezpenagatik.
2016. urtean,Brexitaren alde egin zuen lehen pertsonaietako bat izan zen kulturaren munduan.