Euskaldunak non, ‘Txoria txori’ edo ‘Ikusi mendizaleak’ abestiak han. 3.000 realzale baino gehiagok hartu dute Lisboa egun hauetan –zale asko atzo eta astearte honetan iritsi dira Portugalgo hiriburura baina beste askok asteburua ere probestu zuten–, gaur Realak Benficaren aurka jokatu behar duen Txapeldunen Ligako partida bertatik bertara ikusteko (21.00etan, Stadio da Luz). Eta, nola ez, taldea hauspotzeko.
Lisboa 𝗧𝗫𝗨𝗥𝗜 𝗨𝗥𝗗𝗜𝗡 💙💙💙#UCLN| #WeareReal pic.twitter.com/PFpRzVNuxq
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) October 24, 2023
Garaipen batek oso bideratuta utziko lioke hurrengo faserako txartela Imanol Alguacilen taldeari eta beraz, zinez garrantzitsua izango da motibatuta zelairatzea. Horretan, bere aletxoa jarriko dute –eta jartzen ari dira– zaleak.
Astearte buruzuri eta eguraldi grisaren aurrean, kolore txuri-urdinez apaindu dituzte Lisboako kaleak, han eta hemen ikus daitezkeen baldosa zuri eta urdinen artean ederki asko egokituta.
Lisboa TXURI-URDIN!
— Xuban Larrañaga (@xubanlarra) October 24, 2023
🤍💙🤍💙 pic.twitter.com/tbIbZRhhoJ
Lisboa TXuriurdin!
— Egoitz Sayar (@EgoitzSayar) October 24, 2023
We are TXampionsLeague!
Goazen @RealSociedadEUS #BenficaRealSociedad#WeAreReal pic.twitter.com/Fm8wzxXI3K
Lisboa TXURI-URDIN!
— Xuban Larrañaga (@xubanlarra) October 24, 2023
🤍💙🤍💙 pic.twitter.com/tbIbZRhhoJ
Dena dela, taldearen kolore nagusiak kale nagusi eta zirrikituetan erakusteaz gain, badago are nortasun gehiago erakusten duen keinurik, eta horiek dira animo oihu eta abestiak. Astelehen gaua apur bat gehiago luzatu zitzaien batzuei, ‘xalalalalalala Erreala’ abesten. Egongo zen asteartea biharamunarekin hasi duenik ere, baina ‘Ikusi mendizaleak’ entzun orduko erraz suspertuko zen.
Egindako bidaiak, bigarren mailako zulotik, Europako izarretara ✨
— Ainhoa (@aville23) October 23, 2023
Lisboa ya es txuri urdin! 💙🤍 @RealSociedad @BultzadaTX #fiesta #noche #lisboa pic.twitter.com/EVUF4kpM9a
Astearte eguerdi honetan, partida hasteko ordu dezente falta zirela, ‘Txoria txori’ doinuak hartu du Komertzio plaza –Realeko jarraitzaileen topagunea–, errealzale eta euskaldun denak batzen duen kantua, alegia.
‘Txurdin’ –Realeko maskota– ere hara eta hona ibili da Lisboako leku ezagunenetan, bere arrastoa utzita, Realak Txapeldunen Ligan arrasto handia utzi nahi duenaren erakusle gisara.
🇵🇹 Txurdin Lisboan da
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) October 24, 2023
💙 Zuen zain egongo gara 𝐏𝐥𝐚𝐳𝐚 𝐃𝐞𝐥 𝐂𝐨𝐦𝐞𝐫𝐜𝐢𝐨-n! (14:00)#UCL | #WeareReal pic.twitter.com/F2ZGc0HIph