![Kafe vienarraren itzulpenak saltsa sortu du X sare sozialean.](/media/asset_publics/resources/001/046/019/article_main_landscape/Cafe_Viennois.jpg)
Adimen artifizialaren garai hauetan edozein hizkuntzatik itzulpenak egitea edozeinen esku dago, Internet bidezko haimaka tresnaren bidez, klik bakarrera. Baina hauek itsu-itsuan erabiltzeak baditu bere arriskuak. Eta euskara ez da itzulpen baino itzulipurdikoak diren halakoetatik libratzen.
Azken adibidea Mikel Bengoetxeak (@mikel_bengo) argitaratu du X sare sozialean. Kafe vienarra ez omen da Vienakoa, baizik eta azentu-markak, azentu-marka, gaztelerazko «venir» aditzetik omen dator. «Café vienés».
Ai ene 🙈 pic.twitter.com/5OoNU1Tcfg
— MIKEL BENGOETXEA (@mikel_bengo) October 25, 2023
Argitalpenak oihartzuna izan du sare sozialean. Euskal erabiltzaileek umorez hartu dute akatsa. «Sekulako jarioa eragiten dizun kafea», erantzun dio @protoeuskaldun erabiltzaileak.
Gainera, ez da irudian ikusi daitekeen akats bakarra. Gaztelerazko «café con leche»-ren itzulpena, «kafe kafesnea» omen.
«Margotutako recien-a»
Halakoak, tamalez, ohikoak dira eta Bengoetxeak berak beste argitalpen honen harian beste adibide bat ere kaleratu du. «Recién pintado» ez da margotu berri dagoen zerbaiten inguruan ohartarazteko, baizik eta «margotutako recien-a» dagoela adierazteko mezua. Zer ote den «recien-a», norberari dagokio asmatzea.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)