![Bilbon izango den manifestazioaren kartela.](/media/asset_publics/resources/001/046/837/article_main_landscape/Kontseilua.jpg)
Kontseiluak deituta azaroaren 4an egingo den manifestazioarekin bat egin du EH Bilduk, eta Bilboko kaleetan izango da ezker subiranistaren ordezkaritza bat. «Euskararen aurkako oldarraldi judizial eta politikoari» aurre egiteko beharra ikusten du EH Bilduk, eta horri erantzun egin behar zaiola azpimarratu du.
«Oldarraldi hau testuinguru jakin batean» gertatzen ari dela azpimarratu beharra dagoela uste du EH Bilduk. «Europan euskara eta Espainiako Estatuko beste hizkuntzak ofizial izateko ahalegina gertatzen ari da, Espainian ere gaztelera ez den beste hizkuntzak aintzat hartzeko saiakera izaten ari da, Euskal Autonomia Erkidegoan Hezkuntza Legearen eztabaida gertatzen ari da euskara ardatz gisa hartuta, Balearretan ere antzeko terminoetan egiten ari dira beren hezkuntza legearen eztabaida… Hori guztia gertatzen ari den unean etorri da izaera judiziala eta politikoa duen oldarraldia», nabarmendu du ohar batean.
Horren aurrean, kalera atera behar dela uste du koalizioak, «euskararen aurkako oldarraldiari herri erantzun bat emateko». Aldi berean, «euskararen alorrean jauzi bat emateko unea» dela azpimarratu du, «era honetako erasoak zailtzeko eta horiei baldintza egokiagotan erantzun ahal izateko».
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)