![Alaba bahitu zuen gizonak lurreratze pista batera sartzea lortu zuen bere kotxearekin.](/media/asset_publics/resources/001/048/836/article_main_landscape/Hanburgo.jpg)
Hanburgoko Poliziak jakinarazi duenez, 16 orduren ondotik alaba bahitu duen gizona atxilotu dute azkenean eta itxura batean haurra onik dago. Aireportua geldirik egon da denbora honetan guztian eta bere ohiko mugimendura itzuli da jada.
Poliziak azaldu duenez, larunbat gauean hasi zen guztia. Zortziak aldera, 35 urteko gizon armatu batek aireportuko lurreratze pista batera iristea lortu zuen bere kotxearekin. Tiro batzuk egin zituen airera, eta molotov koktel batzuk ere jaurti zituen.
Haurraren amak lehentxeago abisatu zion poliziei gizonak alaba bahitu zezakeela eta horrek pentsarazi zien haurraren zaintzaren inguruan istiluak zituztela. Emakumea Staden zegoen, Hanburgotik hurbil.
Poliziak uneoro bilatu zuen inork minik ez hartzeko moduko irtenbide bat eta etengabe aritu zen bahitzailearekin hizketan. Honek hasieratik erakutsi zuen mintzatzeko prestutasuna.
Aireportua, goiz-goizetik itxita
Bitartean, aireportua itxita mantendu zuten goizean-goizetik, segurtasun arrazoiengatik. Pistetako hegazkinetan zeuden bidaiariak atera eta hurbileko hotel batera eraman zituzten.
Lehen ikerketen arabera, zauriturik eta kalterik gabe amaitu da bahiketa.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)
Panamá confirma la muerte de la joven vasca Eneritz Argintxona Fraile
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)