NAIZ

Bi urteko espetxe zigorra mozkortuta gidatu eta pertsona bat harrapatuta hil zuen gizonarentzat

Donostiako epaitegi batek bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio mozkortuta gidatzeagatik zebra bidean zegoen beste gizon bat harrapatu eta hiltzeagatik. 2022ko apirilean gertatu zen ezbeharra Ibarran.

Donostiako epaitegi batek bi urteko espetxe zigorra ezarri dio mozkortuta gidatu eta pertsona bat hil zuen gizon bati.
Donostiako epaitegi batek bi urteko espetxe zigorra ezarri dio mozkortuta gidatu eta pertsona bat hil zuen gizon bati. (Google Mapseko irudia.)

Donostiako Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiak bi urte, sei hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati alkoholaren eraginpean gidatu eta gurpildun aulkian zihoan gizon bat zebrabide batean harrapatu eta hiltzeagatik. 2022ko apirilean gertatu zen ezbeharra Ibarran.

Epaitegiak ohar baten bidez adierazi duenez «ibilgailu motordunarekin egindako zuhurtziagabekeria larriaren ondoriozko giza hilketaren delitu baten egiletzat» jo du epaileak. Baita edari alkoholdunen eraginpean gidatzearen beste baten egiletzat ere.

54 urte zituen hildakoak

2022ko apirilean gertatu zen ezbeharra, arratsaldeko lehen orduan, Ibarran. Auzipetuak gizon bat harrapatu zuen bere ibilgailuarekin, une horretan gurpil-aulkian oinezkoen pasabide bat zeharkatzen ari zen bitartean.

Azken hau bere aulkitik jaurti eta burua lurraren kontra jo zuen, minutu gutxi geroago hil zen. 54 urte zituen hildakoak, eta bera laguntzen zihoana zaurituta geratu zen, eta erietxera eraman behar izan zuten.

Azaroaren 21eko epaian frogatutzat emandako gertakariek jasotzen dutenaren arabera, edari alkoholdunak edateagatik akusatua ez zen gidatzeko gai, eta hori egiaztatu zen bertaratutako Ertzaintzako agenteek egin zioten proban.