68.000 lagun izan dira euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioan.
68.000 lagun izan dira euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Joseba Azkarraga euskal presoak kaleratzeko giltzekin.
Joseba Azkarraga euskal presoak kaleratzeko giltzekin. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Beste urtebetez Bilboko kaleak elkartasunez bete dira.
Beste urtebetez Bilboko kaleak elkartasunez bete dira. (Andoni Canellada | FOKU)
Pankarta buruan ordezkaritza zabala.
Pankarta buruan ordezkaritza zabala. (Oskar Matxin | FOKU)
Itziar Ituño eta Jon Maia manifestazioaren buruan egon dira pankarta eramaten.
Itziar Ituño eta Jon Maia manifestazioaren buruan egon dira pankarta eramaten. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Euskal presoen senideak giltza bana eskuetan dutela.
Euskal presoen senideak giltza bana eskuetan dutela. (Oskar Matxin | FOKU)
La cabecera de la marcha en Zabalburu, con la calle Autonomía repleta.
Manifestazioa Zabalburura heltzen. (Asier ROBLES)
Herritar asko Zabalburun zeuden mobilizazioaren zain.
Herritar asko Zabalburun zeuden mobilizazioaren zain. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Giro paregabea izan dute lagun Bilboko manifestariek.
Giro paregabea izan dute lagun Bilboko manifestariek. (Andoni Canellada | FOKU)
Autonomia kalea jendez lepo.
Autonomia kalea jendez lepo. (Andoni CANELLADA | FOKU)
‘Konponbiderako giltzak’ izan da manifestazioaren lelo nagusia.
‘Konponbiderako giltzak’ izan da manifestazioaren lelo nagusia. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Palestinako ikurrak ere egon dira manifestazioan.
Palestinako ikurrak ere egon dira manifestazioan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Giro alaitsua izan da manifestazioan zehar.
Giro alaitsua izan da manifestazioan zehar. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
EH Bilduko kideak manifestazioan.
EH Bilduko kideak manifestazioan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia kazetariekin hizketan.
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia kazetariekin hizketan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia. (LAB)
ERCko kideek ere hartu dute parte manifestazioan, eta Arnaldo Otegi eta Jon Inarriturekin egon dira.
ERCko kideek ere hartu dute parte manifestazioan, eta Arnaldo Otegi eta Jon Inarriturekin egon dira. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Kataluniako ANCko kideak ere izan dira manifestazioan.
Kataluniako ANCko kideak ere izan dira manifestazioan. (ANC)
Galiziarrak ere etorri dira Bilbora.
Galiziarrak ere etorri dira Bilbora. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
«Etxera» izan da mobilizazioko aldarri nagusia.
«Etxera» izan da mobilizazioko aldarri nagusia. (Oskar Matxin | FOKU)
Bilboko udaletxean izan da ekitaldi nagusia.
Bilboko udaletxean izan da ekitaldi nagusia. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
NAIZ

68.000 lagun izan dira Bilbon NAIZen estimazioaren arabera, iazkoa zertxobait gaindituz

Aurten ere itzela izan da presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. NAIZen estimazioaren arabera, 68.000 lagun bildu ditu, iazkoaren eta euskalgintzak azaroaren 4an egindakoaren pare.

Larunbat honetako manifestazioa, Autonomia kalean, airetik hartutako irudian.
Larunbat honetako manifestazioa, Autonomia kalean, airetik hartutako irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

68.000 lagun inguru dira larunbat honetan Bilbon presoen auziarentzat behin betiko konponbidea eskatu dutenak, Casillatik abiaturik eta zenbait kasutan Udaletxera heldu arte. Zehaztapen hau egin beharrekoa da, pilatutako jendetzaren ondorioz manifestari asko ez dutelako abiapuntura hurbiltzeko saiakerarik egin, eta beste askok kontrakoa: bide erdian utzi dute mobilizazioa, bukaerara iristea guztiz ezinezkoa zelako.

Gauzak honela, ohiko zenbaketa sistema ezin izan du erabili aurten ere NAIZek: zenbat lagun batez beste manifestazio lerro bakoitzean, zenbait lerro minutuko eta zenbateko iraupena. Baina hamarkada hauetan pilatutako datuetatik ondorioztatu daitekeenez, jende uholdeak bete duen bideagatik 65.000 inguru izan dira. Beste milaka batzuek (3.000 gutxienez) Zabalburu aldean utzi dute mobilizazioa, Indautxutik San Mames aldera hurbiltzeko, eta ondorioz kopuru osoa ateratzeko batu behar dira.

Manifestazioaren burua Udaletxera iritsi den unean (17.14ean) azken lerroa Autonomia kalean zegoen oraindik, Zabalburutik ehunka metrora, Enrique Eguren kalearekin gurutzatzen den tokian hain juxtu ere.

 

Iaz Avila kaleraino heldu zen manifestari multzoa, 50 bat metro atzerago, orduan 67.000 lagun bilduz.

Honek urte osoko mobilizazio handiena bilakatu du, pasa den azaroaren 4an Konseiluak euskararen aurkako oldarraldi judizialaren kontra egindakoarekin batera. Orduko hartan 70.000 parte-hartzaile inguru zenbatu zituen Bilboko Udaltzaingoak.

Mobilizazio politikoei dagokienez, hitzordu indartsuak izan dira aurtengo ikasturtean. Palestinan eragindako sarraskiak mobilizazio handia ekarri zuen Donostian urrian (25.000 lagunetik gora) eta geroxeago Bilbon. Azaroaren 30eko greba feministaren testinguruan manifestazio handiak burutu ziren hiriburuetan, hamarnaka milaka lagun bilduta baina ez toki bakar batean. Eta bien artean EH Bilduk ere bete zuen Autonomia kalea, azaroaren 18an, ‘Euskal Herria nazioa’ dela aldarrikatzeko.