NAIZ
Bilbo

Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzalea zendu da

Euskal kulturgintzaren arlo gehienetan lan egindakoa izan da Iñaki Beobide (1934-2024). Igandean hil zen, astelehenean jakin denez, hainbat urtetan pairatutako gaixotasunaren ostean. EITBko sortzailea, antzerkigintzan eta itzulpengintzan lan handia egindakoa zen Beobide.

Kontxu Odriozolak eman zion Iñaki Beobideri Argizaiola saria 2010ean.
Kontxu Odriozolak eman zion Iñaki Beobideri Argizaiola saria 2010ean. (Jon URBE)

Zumaian jaioa, bizitzaren gehiengoa Donostian egin zuen Iñaki Beobidek. Euskararen eta euskal kulturaren susperraldian lan handia egindakoa zen, batez ere antzerkian eta telebistaren arloan.

Jarrai taldean hasi zen euskal kulturgintzan eragiten, 50eko hamarkadaren amaieran; talde hartan zeuden, besteak beste, Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete edota Arantxa Gurmendi. 1967an Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen, eta ostean Pako Miangolarraren laguntzarekin grabazio estudio bat sortu zuen Donostian.

Olatz Beobidek, bere alabak, jarraitu du antzerkigintzan aitak hasitako bidea.

‘Jakin’-ek gogora ekarri nahi izan du Iñaki Beobidek egin duen ekarpena. Eta gogora ekarri du ere egin zion elkarrizketa.

80ko hamarkadan ETB sortzeko proiektuan parte hartu zuen, baita ere. Ekoizle lanak egin zituen gero 1960-1990 hamarkadetan.

2011n Argizaiola saria jaso zuen Durangoko Azokan, egindako lanagatik. Musika eta diskoak Durangoko Azokaren parte izateko lan handia egin zuen, gainera. Urtebete lehenago, 2010ean, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen Antzerkizale saria jaso zuen.