Asteburu honetan Ipar Euskal Herrian zenbait ekintza izan ondoren pertsona bat atxilotu dutela astelehenean bi udaletxe jomugan jarri dituen eraso horien harira baieztatu ahal izan du 'Mediabask'-ek.
Harparnen eta Makean izan ziren ekintzen artean lotura eginez Jerome Bourrierrek, Baionako prokuradoreak, aipaturiko hedabideari baieztatu dio gizon bat atxilua izan dela, astelehen goizean, bigarren herri horretan
Hazparneko Herriko Etxeak igandean salatu duenez, udaletxearen atarian kalte material handiak izan ziren larunbat eta igande arteko gauean izandako erasoaren ondorioz. Herriko Etxearen kanpoko atea guztiz lehertu dute ezazagun batzuek.
Hori soilik ez, herri bereko Xapitalia kirol eremuan dagoen eskultura bat ere bere tokitik kendu eta errepide erdira eraman dute.
Bestalde, Makean ere beste eraso baten berri eman zuen, atzo, Alain Dubois auzapezak.
Gau honetan Hazparneko herriko etxearen kontra izan diren suntsitze ekintzen egileak ahalgez estaliak dira. Hazpandarrak dira xedetzat hartuak, bai eta errepublikaren sinbolo bat ere. Justiziak ekintza horiek gaztiga ditzala. Gure sustengu adiskidetsua Isabelle Pargade auzapezari
— Jean-René Etchegaray (@JreneEtchegaray) January 28, 2024
Makeako Herriko Etxearen paretetan «idazki iraingarriak» agertu zirela jakitera eman du igande arratsalde honetan Euskal Elkargoko burua den Jean-Rene Etchegarayk. «Alain putasemea» esaldia (frantsesez) idatzi eta zakila handi bat marraztu dute Makeako Herriko Etxearen aurrealdean.
Jean-Rene Etchegarayk irmoki salatu ditu «Errepublikaren sinboloen aurka» Hazparnen eta Makean izan diren «bandalismo ekintzak» eta bere elkartasuna helarazi die bi herrietako auzapezei.
Ildo beretik erasoak salatzeko mezua sareratu du Peio Etxeleku EAJ-PNBren IBBko buruak.
Nora goaz??!!
— Peio Etxeleku (@PeioEtxeleku) January 28, 2024
Les Mairies d’Hasparren et de Macaye ont été vandalisées cette nuit.
Nous condamnons ces agissements inqualifiables et exprimons notre solidarité à notre Maire Jeltzale Alain Dubois ainsi qu’à Isabelle Pargade et, à travers eux, à tous les Makear et Hazpandar. pic.twitter.com/SFr0DE1Zvs
Euskal Herria Baik mezua plazaratudu astelehen goizean ekintza horiek deitoratuz eta elkartasun hitzak ukan ditu Hazparne eta Makeako auzapezentzat.
Asteburu honetan Makea eta Hazparneko herriko etxeen aurka gertaturiko erasoak salatzen ditu EHBaik. Elkartasuna adierazi nahi diegu bi herri horietako auzapezei. pic.twitter.com/GohoGUGkn9
— EH Bai (@EHBai) January 29, 2024
Pirinio Atlantikoen Prefeturak, bestalde, gertakari horiek deitoratzeaz gain erasoen erantzuleak xerkatzeko ikerketa abian dela iragarri du. Laborariek protestak burutzen dituzten testuinguruan gertatu dira aipaturiko ekintzak. Izan ere, joan zen astearteaz geroztik errepideen blokatzeak abian eman duen FDSEA sindikatuak ekintza horiekin zerikusia ez duela adierazi du.
Radar bat erauzi dute Ortzaizen
Bestalde, atzo Baigura mendirat joan ziren mendizaleek bertan hazten den «espeziea» atzeman zuten. Hain zuzen, mendi magalean, errepideko radar bat zegoelako.
France Bleu Euskal Herri irratiak eman du aurkikuntza bitxiaren berri, eta gailuaren argazkia eskaini du bere webgunean. Berehala sare sozialetan hitz eta pitz aritu dira herritarrak gertakari harrigarri horri buruz.
Antza denez, 918 deparmendu errepidean, Ortzaize parean ezarritako radarra litzateke mendizaleek Baiguran atzeman dutena. Albistea zabaldu duen hedabidearen arabera, nehork ez du ekintza aldarrikatu.