![Pasai Antxoko Nafarroako hiribidean dagoen lokal batek su hartu du.](/media/asset_publics/resources/001/078/505/article_main_vertical/sutea.jpg)
Ostegun arratsalde honetan 14.00ak aldera sua piztu da Pasai Antxoko Nafarroa hiribidean dagoen lokal batean. Etxebizitza eraikin baten behealdean dagoen lokala da su hartu duena; garai batean taberna izan zen, baina egun hutsik dago. Bizilagun batzuek kontatutakoaren arabera, bertan jendea bizi da. Suhiltzaileak lanean dabiltza, anbulantziako langileekin batera.
Sutea zergatik piztu den ez dute argitu oraindik, ezta zein kalte sortu diren ere. Lokala dagoen eraikineko bizilagunak etxeetatik irtenarazi dituzte suhiltzaileak; haietako batzuk anbulantzian artatu behar izan dituzte, kea arnastu eta ondoezik sentitu direlako. Hala ere, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, momentuz, ez dago zauriturik.
Ertzaintza eta Pasaiako Udaltzaingoa gerturatu dira Nafarroako hiribidera eta inguruko trafikoa moztu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)