![2024ko brigaden berri ematen duen kartela.](/media/asset_publics/resources/001/083/278/article_main_vertical/Kartela.jpg)
Aurtengo udan lau geltoki izango dituzte Askapenaren brigadek: Grezia, Venezuela, Brasil eta Argentina-Uruguai. «Herriek bizi duten egoera eta ofentsiba inperialistaren aurrean antolatutako mugimenduen errealitatea ezagutzera joango gara», adierazi dute. Eta nabarmendu apirilaren 9a bitarte eman daitekeela izena brigadak@askapena.eus helbidean.
Bost lan ildo azpimarratu dituzte 2024ko udako brigadetan lantzeko: herri boterearen eta burujabetzaren eraikuntza; neurri neoliberalen aurkako erresistentzia; jatorrizko herrien borroka; memoria historikoa; eta, mugimendu eta alderdi faxisten gorakada.
Adierazi dute «elkartasun internazionalistaren antolakuntza» jarri nahi dutela zentroan, eta bi eremuetako antolakuntza nabarmendu dute: «Euskal Herrian egin beharrekoa eta nazioartean egin beharrekoa».
Bestalde, egingo dituzten formakuntza saioak ere aipatu dituzte: «Egungo koiuntura aztertzeko eta borrokarako beharrak identifikatzeko aukera izango dugu. Zehazki, Europa eta Abya Yalako askapen borrokak ezagutzeko tartea izango dugu».
Herrien arteko harremanetan sakontzen laguntzen dutela brigadek adierazi dute: «Gure borrokak ere indartzen laguntzen dute. Izan ere, brigadisten lana Euskal Herrira itzultzean hasten da, bestelako prozesuetan ezagututako borroka moldeak gurera ekarriz eta amankomunean dugun etsai berdinaren aurka martxan jarriz».
«Internazionalismoa iraultzarako tresna bezala praktikan jartzen dugunok, argi aldarrikatzen dugu elkartasuna norbere herriaren eta besteen erresistentzia eta borrokarako eskubidea defendatzean oinarritzen dela», gaineratu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)