![Miren Saratxagak eta Jonan Fernandezek kanpainaren lehenengo datuak ezagutarazi dituzte.](/media/asset_publics/resources/001/083/697/article_main_landscape/jonan.jpg)
Legealdi bukaera honetan aurrerapausoa eman du Lakuako Gobernuak Euskal Herrian larria den arazo baten aurrean: gazteek emantzipatzeko duten zailtasuna. Joan den asteartean, epea ireki zen 25 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa Programaren laguntza berria eskatzeko. Laguntza hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez ere 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairu-, hipoteka- edo mailegu-gastua egiaztatzen bada. Eta hasierako bi egunetan eragin duten arreta nabaria izan da.
Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak eta Miren Saratxaga Gazteriako zuzendariak Emantzipa Programa kudeatuko den bulegotik (Gasteizko Seminarioan jarria) datuak eman dituzte ezagutzera. Lehenengo 48 ordu horietan, 1.777 pertsonek eskatu dute dirulaguntza. Eskatzaileen % 52 Bizkaikoak dira, % 33 Gipuzkoakoak eta % 15 Arabakoak.
«Aurkeztutako eskabide guztietatik ondorioztatzen da eskatzaileen % 68,6 emantzipatu egin direla edo alokairuan egingo dutela, eta gainerako % 31,4 erositako etxebizitza batean», zehaztu dute.
Azpimarratu behar da «eskabideen % 63 emakumerenak direla, eta % 37 gizonenak. Datu hori koherentea da azken hamarkadan emakumeen emantzipazio-tasan dagoen hamar puntuko aldearekin», ondorioztatu dute.
Lakuako ordezkariek oso balorazio positiboa egiten dute. Fernandezen aburuz, eskaeren erritmo horrek «berretsi egiten du egin genituen estimazioak ondo bideratuta daudela, eta lehenengo urtean eskaeren kopurua 15.000ra iritsi ahal izango dela edo, are gehiago, horiek baino gehiago izan daitezkeela. Erantzun horrek berretsi egiten du halaber Emantzipa laguntzaren kontzeptua gazteek emantzipazio-prozesuan duten benetako premiari erantzuten diola».
Eskaera egiteko prozedura
Eskabidea aurkezteko modurik errazena da www.euskadi.eus/emantzipa loturaren bidez egitea, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioa erantsiz. Horretarako, beharrezkoa izango da BakQ bidez identifikatzea eta, ziurtagiri elektroniko hori izan ezean, urrunetik eskatu ahal izango da online eskaeren bidez, bideo-identifikazioarekin.
Eskabidea aurrez aurre ere aurkez daiteke, online formularioa bete ondoren, inprimatu eta Zuzeneanen bulegoren batean aurkez daiteke. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)