![Indarkeria matxistaren aurkako manifetazioa, iragan Azaroaren 25ean Baionan.](/media/asset_publics/resources/001/085/439/article_main_landscape/Baiona_A5.jpg)
40 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak asteazken honetan Gasteizen, genero indarkeriaz akusatuta. Bikotekide ohiari eraso egitea leporatzen diote, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Iturri berak zehaztu duenez, asteazken honetako 01.00ak jotzear zirela, koordinazio zentralak patruila bat Koroatze auzoko etxebizitza batera joateko eskatu du, emakume batek bikotekide ohiak bere etxean jo duela abisu eman ondoren.
Bertaratutako agenteek emakumearekin hitz egin dute, eta gertatutakoa berretsi eta gizonak bere semeari herio mehatxuak egin dizkiola esan die. Beste patruila bat, bitartean, gizonarekin mintzatu da.
Azkenean, bi aldeek kontatutakoak eta emakumeak aurpegian zituen lesioak kontuan izanda, Udaltzaingoak 40 urteko gizona atxilotu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)