![Sarek bederatzigarren batzar orokorra egin du Araian.](/media/asset_publics/resources/001/089/478/article_main_landscape/sare.jpg)
Sarek bere bederatzigarren batzar orokorra egin du larunbat honetan Araian. Bertan aurtengo lan-ildoak zehaztu dituzte, bideorria markatzen duten bi helburu osagarri nagusirekin: salbuespenari amaiera eman eta euskal presoak etxera itzultzeko bidea ireki.
«Indarberrituta» iritsi dira Sareko kideak gaurko zitara, urtarrilaren 13an Bilbon egindako mobilizazio arrakastatsuaren ostean, Bego Atxa Sareko ordezkariak baikorrak direla esan du. «Aldarrikapen demokratikoz bete genituen Bilboko kaleak eta euskal presoei ezarritako salbuespeneko espetxe arauei bukaera emateko milaka herritarren ilusioa eta esperantza sentitu genituen».
Euskal gizartearen «zati handi batek» elkarbizitzarako deun gogo eta konpromiso gisa ulertu zuen erantzun hura Sarek. «Indarkerien zikloa itxi nahi dugu eta egiazko baketzea lortu, elkarbizitza eta konponbidea ekar ditzan, giza eskubideen eta bakearen kultura ezar dezagun. Indarkerien zikloa ez errepikatzeko benetako bermea litzateke hori».
Eta, «nahi baino mantsoago» bada ere, «aurrera» egiten ari direla iritzi du Sarek. «Euskal Herriko erakunde politiko eta judizialek diseinatu eta erraztu behar dute euskal presoak etxera itzultzeko ibilbidea. Euskal gizarteak definitu behar du hauen etxerako bidea». Horretarako, baina, «erabaki politiko ausart eta zuzenak» beharrezkoak direla nabarmendu dute.
«Horregatik, espetxe politikan eta politika judizialean salbuespeneko arauak desagertzea exijitzen dugu. Ez dira pribilegioak. Legezkotasun arrunta aplikatzea eta askatasunik gabeko pertsonei dagozkien eskubideak errespetatzea eskatzen dugu, ez besterik», berretsi dute.
Hainbat dinamika
Gaurko batzarrean, bide horretan jarraitzeko, bi lelo nagusiak mantentzea bultzatu dute: «Salbuespenen amaiera» eta «Etxera». Sarerentzako bi helburuak «osagarriak» dira. «Salbuespenei amaiera emanez, hainbat hamarkada espetxean daramatzaten presoentzako etxera biderako ateak irekiko ditugu».
Norabide horretan eta helburu hori sendotu asmoz, hainbat dinamika onartu dituzte gaur, 2024an zehar garatuko dituztenak, Sareren jaiotzaren hamargarren urteurrenarekin batera. «Euskal jendarteari dei egiten diogu gurekin bat egin dezan eta bere eskuetan har dezan preso, iheslari eta deportatuen afera konponbidean jartzeko giltza. Denon artean badugu nahikoa indar helburu hori lortzeko: salbuespenen amaiera, legedi arrunta aplikatuz etxera bidean aurrera egin ahal izateko. Pribilegiorik gabe, baina baita, salbuespenik gabe ere».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)